Larunbatean, ekainak 10, protesta berri bat egin dute Larrun Ez Hunki elkarteko ekintzaileek, Lapurdi eta Nafarroa arteko mendi mitikoan agintariek egin nahi dituzten obrak salatzeko. Hamar minutuz geldirik eduki dituzte turistak tontorrera igotzen dituzten trenak.
Ziento erdi bat ekintzaile trenbidean sartu beren banderolekin eta trenen zirkulazioa gelditu zuten Iturriederreta izeneko parajean. Mendira bidean zihoazen turistei esku-orriak banatu zizkieten Larrunen departamenduko agintariek dauzkaten planak azalduz. Gidariei berriz eskatu zieten beren mezuak pasaraztea bidaiariei: "Lasserre Larrungo proiektua zertan da?", "Gure hitzordu galdeari erantzuna eman!"... Izan ere, Larrun Ez Hunki kolektiboko kideak kexu dira Larrun inguruak eraldatzeko planak agintariek ezkutuan daramatzatelako eta kontra daudenen iritzirik entzun nahi ez dutelako.
Tren txikiko gidariak mezua pasarazi zuelarik, 10minuturen buruan, protestalariek berriro abiatzen utzi zieten. Ez aurretik iragarri gabe datozen egunetan mobilizazio gehiago antolatuko dutela.
2017an Pirinio Atlantiarreko departamenduak aurkeztu zuenetik Larrun 2020 proiektua, eten gabe mobilizatu dira haren kontra inguruko herrietako jendeak, mendi hura proiektu desarroilista batekin suntsitzeko arriskua dagoelakoan. Agintariek 36 milioi euroko aurrekontua daukate aurrikusia.
Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.
Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]
"Hamaika arrazoi lurraldea defendatzeko" izeneko erakusketa artistiko honetan, Euskal Herriko hamaika ilustratzailek parte hartu dute eta makroproiektu eolikoek kaltetutako Euskal Herriko zenbait familia eta bizilagunen hamaika testigantza ere jasotzen dira. Etxalarko... [+]
Irimo mendian Cilda Energy SLU enpresak 200 metroko bi haize errota ezarri nahi ditu, Trekutz izeneko proiektuaren baitan. Dimentsioaz jabetzeko giza katea egin dute Antzuolan otsailaren 25ean, Meaka-Irimo herri plataformak deituta "berriztagarriak bai, horrela ez!"... [+]
Abiadura Handiko Trenaren inguruan mintzatu dira zenbait ekintzaile asteazkenean Iruñeko Zabaldin osatu duten hitzaldian. Italiako Val Susa bailarako adibidea bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dute han sortutako mugimenduaren ordezkari bat etorri delako... [+]