Larrun mendiko plataforma turistikoaren aurkako kanpaldia egingo dute

  • “Larrun gure altxorra da” lelopean, kanpaldi herrikoi eta parte hartzailea antolatu du Aman Komunak sareak urriaren 13rako eta 14rako.


2018ko irailaren 12an - 12:37
Kanpaldi herrikoi eta parte hartzailea urriaren 13an eta 14an izango da.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Antolatzaileek jakinarazi dute nahi duen oro joan daitekeela Euskal Herriko tontorrik bisitatuenetarikoan egin nahi duten plataforma turistikoa salatzera eta proiektu horren aurka lanean dabiltzan elkarteei babesa erakustera.

Azaldu dutenez, larunbatean 14:00etan izango da hitzordu nagusia baina horretaz gain eztabaidak eta asanbladak ere egingo dira asteburu osoan. Baita adierazpen kulturalak ere. Hori dela eta, bakoitzak nahi duen musika tresna eraman dezake kanpaldira.

Parte hartzaile guztiek, etxetik eraman beharko dute lo zakua, edalontzia, platera eta esku argia. Datozen asteetan emango dituzte xehetasun gehiago.

 

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...