Lander Arbelaitz ARGIAko kazetaria saritu dute Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bileran


2007ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Logela Multimedia taldearen Ardoaren negarra ikus-entzunezkoak irabazi du Lekeitioko Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia. Profesionalen atalean, Telmo Esnalen Setioa –film dokumentalen sailean– eta Iñigo Kintanaren Itzalak –argumentuzko obren artean– ere saritu dituzte. Amateurren atalean, bestalde, Lander Arbelaitz ARGIAko kazteariaren Su eta lore artean lanak jaso du dokumental arloko lehen saria. Estoniako errusiarren integrazioari buruzko dokumental hori www.argia.eus webgunean duzue ikusgai. Argumentuzko sailean Jose Luis Barredo eta Iñigo Garciaren Berde obrak irabazi du eta sormenezko lanen artean Gentzane Agirreren All about eves-ek.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.