Lagunarteko eta plaza libreko bertso saioek gora egin dute nabarmen

  • 2022ko lehen seihilekoan bertso plazak emandako datuak bildu ditu Bertsozale Elkarteak. Pandemia garaian ia desagerturik egon diren saio formatuak beren lekua berreskuratzen hasiak dira, aldi berean, jaialdien kopuruari eutsiz.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko uztailaren 19an - 11:37
Hona hemen lau urteotako bilakaera erakusten duen grafikoa, eta horietan, lehen seihilekoetan, izan diren datuak erakusten dituen taula. Grafikoa: Bertsozale.eus.

Loraldi sasoia izan da 2022ko udaberria bertsolaritzarentzat. Hala adierazten dute, behinik behin, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bidez Bertsozale Elkarteak jasotako datuek. 2022ko lehen seihilekoan izandako bertso saio kopurua 2019kora dezente hurbildu da; are gehiago, martxotik maiatzera bitarteko epea aintzat hartuz gero, aurtengo datuak hobeak izan dira kopuruari dagokionez.

Kopuruaz harago, beste zantzu on batzuk ere ekarri ditu lehen seihileko honek. Nabarmenena? Pandemia garaian ia desagerturik egon diren lagunarteko eta plaza libreko saioak beren lekua berreskuratzen hasiak direla bertso plazan.

Oro har, bi eta hiru bertsolarien artean egiten diren saio motak dira hauek, zalearengandik oso hurbil; otordu bueltan egiten dira lagunartekoak eta herriko plazan edo kalean egin ohi dira librekoak. Pandemia garaian hartutako neurriengatik nekez egin zitezkeen saioak, finean. 2022ko lehen seihileko honetan, ordea, bertso plaza lehengo itxura hartzen ari dela iradokitzen dute datuek, formatuari dagokionez. Gainera, aldi berean, jaialdi kopuruari ere eutsi zaio.

Horiek ikustera eta entzutera 36.500 zale inguru joan dira plazara.

Lagunarteko eta libreko saioen itzulerak, gainera, ez du eragin handirik izan gizon eta emakume bertsolarien parte-hartzearen orekan. Saio mota hauetan oraindik gizonezkoen parte-hartzea altuagoa bada ere, azken urteotan eman diren aurrerapausoei esker, 2019ko datuetatik urrundu eta azken urteotako norantza parekideari eutsi ahal izan zaio: bertso plazan ari diren %53 dira gizonezkoak eta %47 emakumezkoak.

Honako grafikoak erakusten du nola berreskuratu duen bertso plazak ohikoagoa duen itxura, lagunarteko eta plaza libreko saioek espazioa irabazita:

 

 


Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforka hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude