Kontxi Aizarna: "Imanol Urbietak euskara eta euskalgintza zeuzkan beti presente"

  • Ba al da euskal umerik (eta haien gurasorik) Imanol Urbietaren kantak ezagutzen ez dituenik? Noizbait uztaia gora-gora altxatu ez duenik ba al da?

Kontxi Aizarna (arg: Dani Blanco)

2017ko urtarrilaren 27an - 16:46

Jon Braun edo Kalera Kalera! abesti ezagunen egilea bera, sari asko jasoa da Urbieta, baina oraingoan ezin izan du gurekin egon. Kontxi Aizarna emazteak jaso du 2017ko Merezimenduzko Argia Saria, eta hunkituta dagoela adierazi digu, “berezia” dela sari hau jasotzea: “Orain arte jaso dituen errekonozimendu eta sarietan bere alboan izan naiz, eta oraingoan bere izenean jasotzea egokitu zait”.

Aurrezki kutxetako bulegoak utzi eta ikasgeletara egin zuen jauzi, musikarekin uztartuz hezkuntza. Baina Aizarnak azpimarratu digu “sari hau euskalgintzan egin zuen lan guztiaren errekonozimendua” dela, “ez baitzen musika edo psikomotrizitate hutsa; horren atzean euskara eta euskalgintza baitzeuzkan beti presente”. Samurtasun guztiarekin esan digu aitortza honek gogora dakarkion hitza “polita” dela, “hitzaren goxotasun guztiarekin”. Ondo merezitako saria du Imanol Urbietak, euskalgintzari egindako ekarpen itzelagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude