Kontsultaren ostean zer? Masek hauteskundeen aurretik Rajoyrekin hitz egin nahi du

  • Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak asteartean hasi eta datozen bi asteetan zehaztuko du zein izango den igandeko “parte hartze prozesuaren” ostean jarraituko duen bide orria. 2,3 milioi pertsonak bozkatu zuten azaroaren 9ko galdeketan.


2014ko azaroaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Artur Mas, Kataluniako presidenteak datozen bi asteetan zehaztuko du kontsulta osteko bide orria. (Argazkia: www.eitb.com)

Bozketaren ondoren lehen aldiz batu da gobernua eta gero agerraldia egin du Masek. Generalitateko presidenteak esan du, datozen bi asteetan azalduko duela zein izango den bere estrategia hemendik aurrera eta eszenatokiaren “diagnostiko egokia” egin ahal izateko hainbat alderdirekin batuko dela.

Edonola, astearteko agerraldian aurreratu du ez dituela berehala plebiszitu hauteskundeak deituko eta lehenago Espainiako Gobernuarekin hitz egin nahi duela. Masen ustez mota horretako bozak "behin betiko kontsulta" egiteko "instrumentua" baino e zdira eta eskatu du ez daitezela nahastu "erreminta eta helburua".

Azaroaren 9an lortutako emaitzak ikusita Kataluniako presidenteak “jarrera aldaketa” eskatu dio Mariano Rajoy Espainiako presidenteari: “Harresi honek jarraitzen badu, kataluniarron arazoa nazioartekotu beharko dugu”.

ERCk ez du hauteskunde plebiszitarioetarako egunik ipini, baina Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak esan du, “hauteskundeak” deitu behar direla Katalunia independentziarantz eramango duen gobernua sortzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude