Kofi Annan etorriko da besteak beste Donostiako Konferentziara


2011ko urriaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jakinarazi du Lokarrik zein diren asteleheneko Donostiako Konferentziara etorriko diren nazioarteko kideak: Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari ohia eta Bakearen Nobel Sariduna 2001ean, Bertie Ahern Irlandako Errepublikako lehen ministro ohia, Gerry Adams Sinn Feineko lehendakaria, Jonathan Powell Tony Blair-en ordezkari pertsonala (honek agenda arazoak medio ezin izan du etorri), Gro Harlem Brundtland Norvegiako lehen ministro ohia eta Pierre Joxe Frantziako barne ministro ohia.

Sei pertsona hauek, Casale Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak adierazi duenez, "experientzia, jakinduria eta bake prozesuetan izan duten inplikazioa dute komunean, baita gatazken eraldaketa ere". Konferentziaren helburua, antolatzaileek jakinarazi dutenez, "Euskal Herrian normalizazio politikoa lortzeko beharrezko diren osagaiak elkartrukatzea" da. Astelehenean ekitaldia 14:00etan hasiko da eta 17:00etan ondorioak azalduz amaituko dute Donostiako Bakearen Etxean.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude