Susak Klasikoen Gordailua sortu du www.armiarma.com web gunean. Euskal literaturako testu klasikoak bildu dituzte Patxi Salaberri Muñoa irakaslearen ardurapean. Edukia hiru ataletan banatu dute: idazleak eta idazlanak; herri literatura; eta testuak. Azken atal horretan, testu zaharrak eta epigrafiak bildu dituzte.