argia.eus
INPRIMATU
Klasikoen Gordailua sortu dute sarean
2005eko apirilaren 15
Susak Klasikoen Gordailua sortu du www.armiarma.com web gunean. Euskal literaturako testu klasikoak bildu dituzte Patxi Salaberri Muñoa irakaslearen ardurapean. Edukia hiru ataletan banatu dute: idazleak eta idazlanak; herri literatura; eta testuak. Azken atal horretan, testu zaharrak eta epigrafiak bildu dituzte.