Kide bati ezarritako isunaren kontrako demanda aurkeztu du Kaleratzeak Stopek

  • Mozal Legean oinarrituta Eusko Jaurlaritzak ezarritako 602 euroko isunaren kontrako demanda aurkeztu du Kaleratzeak Stop elkarteak. Mozal Legea epaitu! lelopean, elkarretaratzea deitu dute asteazkenean, 10:45ean Gasteizko epaitegien aurrean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 04an - 16:53
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2016ko udazkenean Anastasia eta bere seme-alaba adingabeak etxebizitzatik kaleratu zituen Alokabidek, alokairu zorrengatik. Ehun pertsona baino gehiagok babesa adierazi zioten familiari, Zabalgana auzoan.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa kaleratzea ekiditeko protesten kontra oldartu zen, eta "agintaritzari oztopak jartzea" egotzita, Kaleratzeak Stop plataformako hainbat kide identifikatu zituzten bertan, kontzentrazioaren deitzaile gisa.

Urtebete beranduago, 3.612 euroko isuna jakinarazi zien Eusko Jaurlaritzak plataformako sei kideri, Herritarren Segurtasunerako Legea baliatuz.

Banan-banan errekurritu dituzte sei espedienteak, eta azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzak horietako bost artxibatu behar izan ditu, irregulartasunen ondorioz.

Azaldu dutenez, garai hartan Alokabidek Abetxukun zuen etxebizitza sozialetik kaleratua izateko mehatxua jaso zuen Maria Angelesen espedientea baino ez da geratzen. "602 euroko isunari egin behar dio aurre, eta hori hilabeteko diru sarreren baliokidea da", kritikatu dute.

Mozal Legeak bost urte

"Higiezinen iruzurra hasi zenetik, ehunka mila etxegabetze izan dira auzitegiek gaur egun baliogabetzat jo dituzten gehiegizko banku klausuletan oinarrituta", ohartarazi dute Kaleratzeak Stopeko kideek. Denbora honetan zehar, "etxebizitza eskubidea babesten duten nazioarteko legeak urratzen ziren bitartean, lege bidegabeak desobeditu" dituztela onartu dute.

Bost urte betetzear dagoen Mozal Legea kaleratzeen kontrako mugimenduari aplikatu izana zentzu horretan kokatu dute: "2015ean PPk inposatu zuen gizartearen haserreari erantzuteko, eta oinarrizko eskubideak murrizten ditu".

Gainera, 2016ko ekainean, EAJk eta PSEk Eusko Legebiltzarrean legea EAEn ez aplikatzearen alde bozkatu zutela ere gogorarazi du plataformak. Hala ere, gogor kritikatu dute alderdi hauen kontrolpeko erakundeek legea aplikatzen jarraitzen dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mozal legearen mehatxua
2025-07-03 | Gedar
Mozal Legeak hamar urte

1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.


2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


2025-01-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askeko kide bat isuna ordaintzera behartu dute Mozal Legea aplikatuta

2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan,... [+]


2024-11-14 | Julene Flamarique
32 eragilek babestu dute Ernai eta Jaurlaritzari eskatu diote “jazarpen estrategia” amai dezala

Apirilean Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gazte antolakundeko 133 kideri jarritako isunen harira manifestua aurkeztu du Ernaik. Euskal Herriko 32 eragile sozial, sindikatu eta alderdi politikok egin dute bat idatziarekin. Isunek antolakundea “itoarazi eta politikoki... [+]


2024-10-29 | ARGIA
Arabako Mendiak Aske
"Gure lurraldea defendatzea ez da delitua, baizik eta demokrazia hutsa, biziraupenari eta benetako ongizateari lotutako demokrazia"

Urriak 29 goizean egin da Gasteizen, Arabako Mendiak Askeko ordezkari moduan identifikatu eta Mozal Legearen bidez jarri zioten isunari buruzko epaiketa. Lurraren defentsan ari diren kideak atarian batu dira elkartasuna adierazteko eta zera adierazi dute: "Nahikoa da esan... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna

Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren, zaintzan eta defentsan aritzearren ertzaintzaren jazarpena jasan zuen. Beste behin... [+]


2024-10-28 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askek Mozal Legearen bidez jaso duen isuna epaiketara eramango du asteartean

Iturrietako Mendietako lehen mendi martxa antolatzen ari zirela, 2021ean, kide bat identifikatu zuen ordezkari gisa ertzaintzak eta Mozal Legearen bidez isuna ezarri zion. "Muntai poliziala" salatu du Arabako Mendiak Askek eta zera aldarrikatu du: "Lurraren eta... [+]


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-09 | ARGIA
Ernaik isunak salatu eta independentzia aldarrikatu du Donostiako manifestazioan

Amaiur Egurrola Ernairen bozeramaileak azaldu du Ernairen aurkako operazioari erantzuteko bildu direla, “baina batez ere gazteria independentista kalean dagoela esateko”. Eusko Jaurlaritzak ia 300.000 euroko isuna ezarri die Ernaiko 133 kideri, Aitor Zelaia eta... [+]


Mozal Legea ez dutela indargabetuko argi utzi du PSOEk, Diazek hori esan ostean

Astearte goizean iragarri du Díazek Mozal Legearen “indargabetzea”, baina eguerdian Pilar Alegría Espainiako Gobernuko bozeramaileak eta Enrique Santiago Sumarreko bozeramaile laguntzaileak adierazi dute 36. artikuluko arau-hauste batzuetara mugatuko... [+]


Guardia Zibilak Aldatu Gidoia ekimena isundu du, Mozal Legea aplikatuta

20 lagun baino gehiago elkartzeko baimena eskatu behar dela dio legeak, eta apirilaren 25ean Altsasun 22 lagun elkartu zirela argudiatuta zigortu dute ekimena. Aldatu Gidoiak salatu du “politikan parte hartzea eragozteko” legea dela.


Mozal legea eta EAJ: maitasunezko edo gorrotozko istorio bat?

Segurtasun Sailak Ernaiko gazteen aurka egin du, eta zigor desproportzionatua ezarri die bidezko protesta bat egiteagatik, hala nola Aitor eta Galder lankideen espetxeratze arbitrarioaren kontra egiteagatik. Herritarren Segurtasunerako Lege eztabaidagarria erabili du... [+]


Eguneraketa berriak daude