Kataluniako erreferenduma: data eta galdera finkatzeko unea iritsi da

  • Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak astelehen arratsaldean bildu ditu erreferendumaren aldeko alderdiak. Joan den astean Madrilek emandako azken ezezko borobilaren ondoren, dagoeneko erreferendumerako data eta galdera adosteko unea iritsi da. Hamabost eguneko tartea hartuko du Gobernuak erantzun bat emateko.


2017ko maiatzaren 29an - 11:40
Argazkia: Kataluniako Generalitatea.

Podem-ek iragarri du Puigdemonten bilerara joango dela, honek erreferendumari buruz egiten duen planteamendua lehen eskutik izateko. Erreferendumaren aldeko hainbat ahotsen arabera, hala ere, bilera hau ez litzateke erabakigarria izan beharko, eta bai ordea, Erreferendumaren Aldeko Itunarena, honek biltzen baititu kontsultaren aldeko gizarte katalanaren ahots guztiak. En Comú eta ICV, esaterako ikuspegi honetakoak dira eta ez dira gaurko bileran izango.

Bitartean, Espainiak har ditzakeen neurriez denetarik entzuten da berriz, horien artean autonomia bertan behera uztea, horretarako Konstituzioaren 155. artikulua erabilita. Ez da berria, baina joan den astean Espainiako Defentsa Ministerioak berriz ohartarazi zuen legea betearaziko zuela eta, 2014ko azaroan ez bezala, ez zuela utziko erreferendumik egiten. Horrez gain, zarata mediatiko-militarra ere handituz doa eta Kataluniako Espainiako armada 100 ibilgailu blindatu gehiagorekin hornituko dutela zabaldu da.

Trantsiziorako Legea

Bitartean, igandean Ara egunkariak iragarri zuenez, JxSí eta CUP eztabaidatzen ari dira Trantsiziorako Legea eta erreferenduma argi eta garbi banatzeaz. CUP aspaldi ari da hori proposatzen eta Araren esanetan, JxSí-n ere gero eta gehiago dira horren aldekoak. Bereizketa argiaren aldekoen ustez, nazioarteari begira oso garrantzitsua da lehenik erreferenduma egitea, baiezkoa ematekotan, horrek zilegitasuna emango liokeelako prozesuari, eta orduan bai, berehalakoan jarriko litzateke indarrean Trantsiziorako Legea.

Beste batzuen ustez, aldiz, ona litzateke erreferendumaren aurretik Generalitateak soberania ariketa bat egitea. Hauen ustez, Trantsiziorako legea bi zatitan banatu beharko litzateke, lehena erreferenduma babesteko izango litzateke, eta bigarrena ondorengo egoera bideratzekoko, independentziaren baiezkoa gailenduz gero errepublika berria abiarazteko.

Edozein kasutan, egunkariak argitaratu duenez, denak dira Legearen edukia ezagutaraztearen alde, erreferendumean partehartuko duten herritarrek aurrean dutenaz behar bezala jabetu daitezen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude