"Kapitalismoak 2021ean eragindako hildakoak" salatu ditu Kontseilu Sozialistak Bidasoako zubian

  • Urtarrilaren 2an, mugaz bi aldeetako herritarrak elkartu ziren Hendaia eta Irun arteko Avenida zubian, Ipar Euskal Herriko eta Bidasoako Kontseilu Sozialistek elkarrekin antolatutako ekitaldian. Oroitu dute 2021ean Euskal Herrian zazpi migratzailek bizia galdu dutela, 61 langile hil direla lanpostuan, indarkeria matxistak bost emakume erail dituela eta 200 pertsonatik gorak bere buruaz beste egin duela. "Bortizkeria forma hauek logika baten parte dira" eta "burgesiaren boterea klase baten esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen da", azpimarratu dute.


2022ko urtarrilaren 04an - 08:54
Azken eguneraketa: 10:10

"Bortizkeria forma guzti hauek ez dira kasualitatea sistema kapitalistan" adierazi du Kontseilu Sozialistak: "Burgesiak gizartearen gehiengoa bortizkeria pairatzera eramaten du, burgesiaren boterea klase baten esplotazio eta zapalkuntzan oinarritzen baita". Horren aurrean, zera aldarrikatu dute: "Gaurtik, zapalkuntza ororen desagerpena ekarriko duen klaserik gabeko gizartea eraikitzea dagokigu. Horregatik aldarrikatzen dugu antolakuntza komunista, biolentzia honi guztiari buru eginen dion antolakuntza forma baita".

Hildakoen atzean indarkeria

Iazko urtean zazpi etorkin hil dira Euskal Herria gurutzatzen ari zirelarik. "Baina sistema kapitalistaren bortizkeria ez da etorkinen gaineko biolentziara mugatzen. Bukatu berri den urtean 61 langilek galdu dute bizia bere lanpostuan. Lan baldintza txarrak, lanaldi luzeak, epe laburreko kontratuak, lan kargaren hazkundea, lansari apalak. Lansari peko lanean ematen diren heriotza horiek ez dira istripu hutsak, burgesiak proletalgoari inposaturiko bizi baldintzen ondorioetako bat baizik", azaldu du Kontseilu Sozialistak.

Bost emakume hil ditu indarkeria matxistak 2021ean, "eta 5.000 eraso matxista baino gehiago salatu badira ere, anitzez gehiago dira emazte langileek pairatu dituzten erasoak" oroitarazi dute, eta indarkeria matxista zabalagoa dela gogorarazi dute: "Sexualizazio basatia, jazarpen birtuala, industria sexuala: Sistema kapitalistan, burgesiaren irabaziak bermatzen dituen heinean erreproduzitzen da emazte langileen zapalkuntza".

Suizidioen zenbakia "historikoa" dela ere nabarmendu dute ekitaldian: "Biolentzia kapitalistaren muturreko eragina suizidioen zenbaki historikoetan ere ikus daiteke: 200 pertsonak baino gehiagok egin dute beren buruaz beste aurten, Euskal Herrian. Bukatu berri den urtean eman diren ehundaka etxe kanporatzeak ere aipa genitzake, baita kale gorrian bizi diren 3.000 pertsonen egoera ere".

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte Koordinadora Sozialista
Erkorekak GKSk Gasteizen "eragindako istiluak" salatu ditu eta Ertzaintzaren jokabidea babestu du

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, gazteek ertzainei “bortizki eraso” zieten, eta “erabat gaitzetsi” ditu jokabideak.


2024-04-02 | Hala Bedi
GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen isiltasuna deitoratu

Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, larunbat gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu... [+]


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Guztiontzat kalitatezko lan eta bizi baldintza berdinak aldarrikatu ditu Itaiak

Zaintza sektoreko langileen baldintza txarrak eta zaintza zerbitzuen kalitatearen okertzea salatu dituzte. Sektore feminizatuetan borrokan diharduten emakume langile asko batu dira mobilizazioetara; Correosek eta beste hainbat enpresak azpikontratatutako garbitzaileak,... [+]


Eguneraketa berriak daude