Kapitalismo asegaitza

  • Ez pandemiak ez ezerk, ez du kapitalismoa geldiarazten. Covid-19arekin galerak sozializatzen ari da, eta bere negozioa salbatzeko, estatuek esku-hartzea lortu du. Air Europak, adibidez, 400 milioi euro eskatu ditu porrota saihesteko. Beste batzuek, berriz, finantza irismen handiko operazioei ekin diete etekinak pribatizatu asmoz. Bankiaren eta Caixabanken bat egitea testuinguru horretan kokatu behar da.


2020ko irailaren 10an - 14:41

Jose María Roldán Espainiako Bankuen Elkarteko (AEB) presidenteak, bankuen errentagarritasun txikiaren aurrean kostuak murriztea gero eta premiazkoagoa dela onartu ostean, honakoa esan zuen: "Bat-egiteetan pentsatu besterik ez zaigu geratzen, bai nazionalak zein mugaz gaindikoak; bat-egiteak efizientzia eta errentagarritasuna hobetzeko modu bat dira epe laburrean". Hor dago kapitalismoaren gakoa: errentagarritasuna epe laburrean hobetzea. Eta errentagarritasuna hobetzea kostuak murriztea eta sinergiak handitzea da kapitalarentzat, hau da, batez ere enplegua suntsitzea.

Bankia-Caixabanken kasuan, Espainiako Estatuko banku handiena izango litzatekeenak 630.000 milioi euro izango lituzke aktiboetan, 43.447 langile eta ia 7.000 bulego; azken urtean 2.246 milioi euroko mozkinak izan ditu. Kostuak murrizteko eta sinergiak areagotzeko, 8.000 lanpostu kentzea eta 1.500 bulego ixtea aurreikusi dute, eta Hego Euskal Herriari ere eragingo lioke murrizketa horrek, bereziki Nafarroari. 2012tik 100.000 enplegu baino gehiago desagerrarazi dituzte bankuek, horietako asko gurean.

Espainiako Estatuak 24.000 milioi euro injektatu zituen gure zergekin Bankia salbatzeko. Orain, diru hori itzultzea bermatu eta operazioa zaintzea egokitzen zaio, enplegu gehiago suntsitzea saihestuko badu. Kapitala, ordea, denen gainetik igaroko da. Gaur ez dago geldiaraziko duenik.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude