Kakitzat koordinakundea militarizazioaren kontra manifestatu da Bilboko kuartel militarraren aurrean

  • NATO, gastu militarraren igoera eta Bilboko Portuak esportatzen dituen armak izan dira jomugetako hainbat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 21an - 09:33

Kakitzat koordinakunde antimilitarista “gizarte desmilitarizatu” baten alde manifestatu da asteazken goizean, Bilboko kuartel militarraren aurrean -antzinako Gobernu Militarra-. Soldadutza garaian intsumisio kanpainan parte hartu zuten lagunetako batzuek parte hartu dute. NATOren, gastu militarraren igoeraren eta Bilboko Portutik esportatzen diren armen kontra protestatu dute besteak beste, “Hoy más que ayer militarismorik ez!” lelopean.

Duela 30 urte, otsailaren 20an, 57 gazte intsumiso estatuko hainbat Gobernu Militarretan aurkeztu ziren, eta haietako hamaika presondegi militarretara bidali zituzten. Atxilotuetako hiru bizkaitarrak ziren, eta Mungiako kuartelera eraman zituzten. Horregatik aukeratu du Kakitzat elkarteak egun hau ekimena egiteko.

Intsumisioaren kanpaina hamabi urtez luzatu zen, 1989ko otsailetik nahitaezko soldadutza bertan behera utzi zen egunera arte, 2000. urteko abenduaren 31ra arte, alegia. Tarte horretan, estatuko 25.000 lagunek, haietako 12.000 Euskal Herrian, intsumiso deklaratu zuten euren burua; haietako 1.670ek kartzeletan edo presondegi militarretan bukatu zuten.

Albiste hau Elhuyarrek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antimilitarismoa
“Heriotzaren merkatariak jada ez dira ezkutatzen, euskaldunak ere ez”

Ezohiko irudia ikusi zen Madrileko Moncloako jauregian martxoaren 18an: estatuko industria militarraren buru nagusiak Pedro Sánchez presidentearekin eta Margarita Robles Defentsa ministroarekin bilduta. Bertan ziren ere Hego Euskal Herriko enpresa militarretako buru... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Eragozpen fiskala bultzatzeko kanpaina abiatu dute, herritarren dirua ez dadin gastu militarrera bideratu

Gerra hots eta karrera armamentistiko betean, eragozpen fiskalera animatu ditu herritarrak KEM-MOC talde antimilitaristak, errenta aitorpena egiterakoan gure dirua ez dadin erabili gastu militarra handitzeko. Herritarrei laguntzeko bulegoak ireki dituzte EAEko hiriburuetan eta... [+]


Nola obedituko diot eroari

1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude