Javier de Andresek eskua luzatu dio EAJri

  • Javier de Andresek adierazi du PPn prest daudela alderdi guztiekin hitz egiteko, baina “Euskadin eta Espainian gertatzen den edozein haustura gelditzeko” ere bai.


2024ko apirilaren 21ean - 23:49
Azken eguneraketa: 2024-04-22 00:08
Argazkia: ETB.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Javier de Andres PPko buruak Imanol Pradales EAJko hautagaia zoriondu du eta eskua luzatu dio, baina beti ere "muga batzuen barruan", indar konstituzionalaren barruan.

Pozik agertu da “botoetan, ehunekoetan eta ordezkaritzan” gora egin dutelako: 96.258 boto jaso dituztela adierazi du, eta 2020an 60.650. Gogoratu du aurreko legegintzaldian lau ordezkari lortu zituztela eta oraingoan zazpi. Arabako Guardian PPk irabazi duela azpimarratu du. Euskadiko PPren "susperraldiaren eta birkokapenaren hasiera" dela baieztatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Eguneraketa berriak daude