"Jaurlaritzak bere langile publikoen %2ari eman dio telelanean jarraitzeko aukera"

  • Eusko Jaurlaritzan plantillako 80.000 langile baino gehiago dira, eta horietatik 7.300 langile inguru dira Administrazio Orokorreko plantillako langileak. Arlo horretako langileen laurden bati eman dio Eusko Jaurlaritzak irailaren 7 arte telelanean jarraitzeko aukera. Jonjo Agirrek eman ditu datu hauek ELA sindikatuaren webgunean argitaratu duen artikuluan.


2020ko ekainaren 23an - 08:16

Eusko Jaurlaritzak ekainaren 19an zera iragarri zuen: Gobernuak langile publikoek alarma egoera bukatuta ere telelanean jarraitu ahal izatea adostu du, baina Jonjo Agirrek Eusko Jaurlaritzan gezurra ari du (etengabe) artikulua argitaratu du ELA sindikatuaren webgunean eta bertan dio hori "ez dela egia": "Jaurlaritzak CCOO eta UGTrekin (gutxiengo sindikalarekin) adostu dituen neurriek ez diete eragiten langile publikoei, bere eragin zuzenpeko langile publikoen proportzio urri bati baizik. Telelanean aritzeko luzapenak kanpo uzten ditu Eusko Jaurlaritzaren ardura zuzenpeko herri-langileen %98 inguru". Ondorengo datu hauek eman ditu artikuluan.

80.000 langile baino gehiago, hauetatik %2 baino gutxiagok telelanerako aukera

"Plantillako 80.000 langile baino gehiagok dihardugu Eusko Jaurlaritzaren aginduetara (milaka eta milaka langile azpikontratatuak zenbatu barik). Horietatik 7.300 langile inguru gara Administrazio Orokorreko plantillako langileak. Bada, azken hauen arteko laurden bati, asko jota, eragiten diete gutxiengoan adostutako neurriek; ondokoei hain zuzen: Covid19aren krisiaren ondorioz bereziki 'zaurgarritzat' sailkatutako langileei, 14 urtez beherako haurren zaintzaz arduratu behar direnei, menpekotasuna duten adinekoen zaintzaz arduratu behar direnei, eta Telelanean jarduteko baimena zeukaten 202 langileei. Kitto".

"Eusko Jaurlaritzak ezikusiarena egin digu sindikatuei eta langileoi"

Artikuluan Agirrek salatu du Eusko Jaurlaritzako Gobernantza sailak ez duela haiekin bildu nahi izan: "ELAko zerbitzu publikoetako idazkari nagusiak bi gutun igorri dizkio Andres Zearretari egoera gogor honetan elkarlanerako gonbitea luzatuz eta Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko deialdia egin dezan eskatuz. Sailburuordeak, ordea ez die erantzunik ere eman gonbiteei eta ez du Funtzio Publikoko Mahai Orokorreko deialdirik egin (Nafarroakoa behintzat, birritan bildu da ). Ez digu informaziorik eman. Ez die gure proposamenei erantzun ere egin… Eta azken minutuan deitu gaitu bilera askoz mugatuago batera (mahai sektorialera), gizartearen aurrean bere jarrera zurruna eta kudeaketa eskasa zuritzeko, akordio oso eskas bat proposatuz".

"Errealitatearekin zer ikusi gutxi duen irudi bat zabaltzen dute sarri-sarri"

Agirrek zera adierazi du: "Zearreta sailburuordearen eta Jaurlaritzaren manipulaziorako joera ez da berria. Hedabide nagusien laguntzaz, gure agintariek herri-langileez eta zerbitzu publikoez errealitatearekin zer ikusi gutxi duen irudi bat zabaltzen dute sarri-sarri. Krisialdi honetan mozorro guztiak erantzi, eta lotsagabe aritu dira gezurretan. Hain agerikoa izan da ze, maiatzaren 12an, krisiadi betean, EAEko Administrazio Orokorreko Alorreko Mahaian ordezkaritza daukagun sindikatu guztiok (ELA, LAB, CCOO eta UGT), Zearretari idatzi publikoa helarazi baikenion, gezurrak esateari uzteko exijituz eta negoziatzeko batere borondaterik ez zutela salatuz. Urkullu Lehendakariari berari ere, gezurretan ez aritzeko eskatu behar izan genion duela egun batzuk! Bitxia bada ere, ez batak eta ez besteak ez digute erantzun…".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude