Isidro Yoldi hil da, Irutxuloko Hitzaren sustatzailea eta euskalgintzako kidea

  • Donostiako Amara Berriko Urrats euskaltegiko zuzendaria zen, eta irakasle gisa ibili zen lanean 30 urtez. Euskaltegiaren sortzaileetako bat izan zen. Amara Berriko Urrats euskaltegiko zuzendaria zen, eta irakasle gisa ibili zen lanean 30 urtez. Euskaltegiaren sortzaileetako bat izan zen. Herritarrek euskara doan ikasteko kanpainaren alde gogor egin zuen lan, baita langileen lan baldintzak hobetzeko.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 20an - 15:21
Isidro Yoldi, Amara Berriko Urrats euskaltegian. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskaltegian bakarrik ez, euskalgintzaren hainbat alorretan ere egin zuen lan, eta konpromiso handia izan du parte hartu duen egitasmo guztietan. Bere gerizpean babesa aurkitu dute hainbat proiektuk. Osakidetza euskalduntzeko hainbat bileratan ere parte hartu zuen. Askorentzat, euskalgintzako pieza klabea izan zen.

Irutxuloko Hitza-ren sustatzaileetako bat izan zen proiektuaren hasieratik, eta administrazio kontseiluko kidea zen. Proiektua sortzeko babesa eman zuten gizarte eragileen ordezkaria zen Yoldi. Amara Berrin bertan auzoko Berritsu euskara batzordean ibili zen. Euskararen aldeko hainbat jarduera bultzatu zituen auzoan. Besteak beste, euskarazko musika taldeen aldeko Garajetarrak egitasmoa, eta etorkinek euskara ikasteko Aisa proiektua. Oro har, harreman handia zuen Donostiako euskararen aldeko taldeetako kide guztiekin. Euskaltzalea eta mendizalea ere bazen; Egiako Aitzarte mendi taldean ibili zen.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...