Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsonatik gora artatu ditu 2019an

  • Irungo Harrera Sareak 3.000 pertsona artatu ditu 2019an. Gehienak gizonak (% 82), emakumeak (% 10) eta haurrak zein adin txikikoak (% 8), eta gehienak Ginea Conakrykoak, Boli Kostakoak edota Malikoak. Horrela, arropa, harrera eta informazioa eskaintzen duten lantaldeak eta gautxorienak beren ohiko lanarekin jarraitu dute 2019an. Hortaz gain, Frantziako poliziak beroan eginiko kanporaketen praktikarekin jarraitu du, izan ere, urtarrilaren 12an Irungo Harrera Sareak kanporaturiko 12 pertsona artatu baitzituen joan etorrian.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko otsailaren 04an - 08:12

Migratzaileek lekukotza gogorrak ematen jarraitzen dute: bidaian zehar sufrituriko poliziaren gehiegikeriak, arrazakeria instituzionala, pertsonen trafikatzaileei ordaindu beharreko milaka euroak, bizitza arriskuan jartzera behartuak izatea bide seguru eta legalak ukatzen dizkietelako. Horren guztiaren emaitza da etengabeko arrisku-egoera, batez ere salerosketa-sareek bahitzeko arrisku handia duten 18 urtetik beherako eta emakumeentzat.

Irungo Harrera Saretik gogorarazi dute erakunde publikoek migratzaileei arreta eskaintzeko hirian bideratutako tokietara iristeko seinaleztapena hobetzeko betebeharra dutela. Izan ere, Irungo Harrera Sareak bere garaian modu prekarioan egindako seinaleztapena da momentuz hiriko kaleetan migratzaileek aurki dezaketen erreferentzia bakarra. Seinaleztapena hobetzea baliabide publiko bat zentzurik gabe xahutzea ekiditeko modua izan daitekeela gaineratu dute Irungo Harrera Sareko kideek.

Harrera herrirako deia

Irungo Harrera Sarea migratzaileen etorrera etengabeak eragindako beharrak erantzuteko lanean jarraitzen du. Zentzu horretan, urtarrilaren 22an Irungo Harrera Sareak gizonezkoentzako neguko arroparen jasotzeko beharra ohartaraziz deialdia zabaldu zuen. Harrera sareak zabaldutako mezuan adierazten denez, arropari dagokionez, hauek dira momentu honetan sareak dauzkan premia nagusiak: S/M neurriko txamarrak, 40 eta 43 zenbaki arteko neguko gizonezkoentzako oinetakoak, eskularruak, legging-ak, S neurriko mutilentzako galtzak eta motxilak.

Sarearen lana laguntzeko ekarpenen bat egin nahi duten hirritarrek arropa Kale Nagusiko 14. zenbakian kokatutako lokalean utzi dezakete. Arropa jasotzeko zerbitzua astearte eta ostegunetan zabalik egongo da 17:00etatik 19:00etara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


2023-08-21 | Hiruka .eus
Pertsona guztien erroldatzea bermatuko duen protokoloa eskatu du Marea Horiak

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urteroko Marea Horia izeneko mobilizazioa egin du zapatuan, Plentzia eta Gorlizko hondartzetan. Horietan bildutako lagunek salatu dute mundu osoko milioika pertsonak, euren jatorrizko herrialdeak utzi eta Europara iritsi nahian,... [+]


Eguneraketa berriak daude