San Fermin jaietan Kalixto taberna irekiko du Mugimendu Sozialistak Iruñean. Uztailaren 4 iluntzean Espainiako Poliziak lokala miatu du, drogen aurkako kontrol bat zela argudiatuta. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak salatu du "beldurra eragiteko" ekintza poliziala izan dela eta 15 pertsona identifikatu dituztela.
Uztailaren 4an iluntzeko 20:45 aldera Espainiako Poliziak Kalixto tabernara jo du eta drogen aurkako kontrola zela adieraziz miaketa zorrotza egin du. Lokala arakatzeaz gain, barruan auzolanean ari ziren 15 pertsona identifikatu ditu eta motxilak ireki eta argazkiak atera dizkie baita agenda eta koadernoei ere.
Gedar kazetak kontatu duenez, 45 minutu inguru iraun du miaketak. Iruñerriko Kontseilu Sozialistak adierazi du droga miaketarena "aitzakia" bat izan dela beldurra eragiteko:
Gaur iluntzean, droga atzematea aitzaki, Espainiako Polizia Nazionalak, beldurra eragiteko Kalixto Taberna miatu du, izugarrizko despliegearekin.
15 pertsona inguru identifikatzeaz gain barruan zeuden motxilak arakatu eta argazkiak atera dituzte. pic.twitter.com/6JAGlYytZg
— Kontseilu Sozialista Iruñerria (@Kontseilua_Iru) July 4, 2022
Elkarretaratze jendetsua egin dute astearte arratsaldean, goizean Ertzaintzak espazioa indarrez hustu ostean.
Legutioko Desjabetuon Hotela hustera joan da Ertzaintza gaur goizean eta zentro sozialista defendatzen ari ziren hainbat pertsona zauritu ditu eta bi atxilo eraman.
Amnistia osoa eta Gabi Daraspe Mugimendu Sozialistako militantearen absoluzioa eskatzeko manifestazioa egingo dute ostiralean 19:00etan Baionan.
2018ko kondena eteteko eskaria onartu du epaileak, eta libre utzi dute azken egun hauetan Martutenen preso zegoen urruñarra.
Bart Itziarren (Gipuzkoa) atxilotu eta Martuteneko kartzelan espetxeratuko dute, Gedar Langile Kazetak zabaldutako informazioaren arabera. Egoera salatzeko eta lapurtarraren askatasuna eskatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan 19:00tan Urruñan.