Irandik ihesi, Australian irla batean preso daukaten kazetari errefuxiatu kurdua

  • Behrouz Boochani kazetari eta errefuxiatu kurdua giltzapetuta dago Australiak Manus irlan (Papua Ginea Berria) duen atxiloketa zentroan. Kazetariak Irandik ihes egin eta Australiara bidaiatu zuen babes bila. IPS albiste agentziak jaso du bere kasua.


2017ko urtarrilaren 04an - 11:46
Behrouz Boochani Australian preso era mugagabean. (Arg.: IPS)

Egun, beste 900 lagunekin batera dago Manus irlatik irten ezinik, nazioarteko kazetarien arreta bereganatu duen arren. Boochaniren ustez Australiaren hainbat politika Iran edo Saudi Arabia bezalako estatuen berdinak dira. “Mendebaldeko estatu bat gu torturatzen ari da eta komunikabide eta giza eskubideen aldeko erakundeei ulertzeko zail egiten zaie”, azaldu du.

Kazetariaren ustez Australiako politika sekretismoan eta iruzurrean oinarrituta dago. Hala ulertu zuela dio Manus irlara erbesteratu zutenean. Irlara iristean, bertakoen ahotsa zabaltzeko lanean hasi zen, Australiako Gobernuaren atxilotze mugagabeen politika bere printzipioen eta nazioarteko giza baloreen aurkakoa dela argudiatuta. 

Manus irlako atxilotze zentroa.

Zentro ilegala

2016ko maiatzean NBEko Giza Eskubideen batzordeak atxiloketa zentro hau ilegaltzat jo zuen eta Papua Ginea Berriko gobernuak itxi egingo zuela agindu zuen. Orduan, Australiako gobernuak “irekitzat” jo zuen zentroa. Bertakoei irteteko aukera dute, baina irlatik atera gabe. Halere, atxilotuek bertako bizilagun eta segurtasun indarren aldetik erasoak jaso izana salatu du Boochanik.

Kazetari kurduak ez du begi onez ikusten etxera itzultzeko aukera, NBEk Irango gobernuaren aurkako ebazpena egin arren. Hogei kazetari inguru preso daudela dio. Egoera ez dela aldatu dio, “batez ere kurduentzat”.

Irango Gobernutik ihesi

Boochanik idazle independente gisa egiten zuen lan Iranen. Werya aldizkaria sortu zuen beste hainbat kiderekin batera, politika kurdua aztertzeaz arduratzen zen aldizkaria. 2013an, ordea, Sepah –Irango Guardia Iraultzailea– talde paramilitarra aldizkariaren bulegoan sartu zen indarrez. Boochani ez zegoen bertan, baina aldizkariko hamaika kide atxilotu zituzten. Sarean gertakariaren berri eman eta albistea mundu mailara zabaltzean, Irango Gobernuaren jomugan jarri zuten eta ihes egitera behartu.

Kazetariak Manusen preso egoniko lehen bi urteetan ezizen baten bidez egin zuen, berebiziko izan zaion mugikorra galtzeko arriskuagatik. Izan ere, 2016an onartu zen mugikorren erabilera atxiloketa zentroan. PEN International eta Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeen laguntzaz bere izena erabiltzen hasi zen. Boochaniren ustez, bere eginbeharra da bertan gertatzen dena argitaratzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Eguneraketa berriak daude