Internet&Euskadi elkarteak aMSN programaren 0.94 bertsioa euskaratu du eta aurki gure artean izango da. Windows sistema eragilean Microsoft Messenger dagoen bezala, aMSN Linux sistema eragilean eta MAC ordenagailuetan Microsofteko txat sare horretara konektatzeko software libreko programa bat da. Jada 44 hizkuntzatara itzuli dute, horien artean euskarara. Itzultzaileetako batek programa hau euskaratzearen inguruko arrazoiez galdetuta, honako hau erantzun du: "Mozillaren bertsioren bat euskaraz dago, eta beste zenbait tresna ere bada euskaraz, baina orain arte ez zegoen Messengerrera konektatzeko soft libreko inolako programarik". Gogoratu, duela gutxi beste talde batek Open Office ofimatikako programa sortaren azken bertsioa euskaratu duela.
Erlazionatutako albistea"Open Office-n bertsio berria euskaraz (4. urteurrena ospatzeko)" ("Sustatu")
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!