argia.eus
INPRIMATU
Internet&Euskadi elkarteak aMSN txaterako programa euskaratu du
2004ko urriaren 29a
Internet&Euskadi elkarteak aMSN programaren 0.94 bertsioa euskaratu du eta aurki gure artean izango da. Windows sistema eragilean Microsoft Messenger dagoen bezala, aMSN Linux sistema eragilean eta MAC ordenagailuetan Microsofteko txat sare horretara konektatzeko software libreko programa bat da. Jada 44 hizkuntzatara itzuli dute, horien artean euskarara. Itzultzaileetako batek programa hau euskaratzearen inguruko arrazoiez galdetuta, honako hau erantzun du: "Mozillaren bertsioren bat euskaraz dago, eta beste zenbait tresna ere bada euskaraz, baina orain arte ez zegoen Messengerrera konektatzeko soft libreko inolako programarik". Gogoratu, duela gutxi beste talde batek Open Office ofimatikako programa sortaren azken bertsioa euskaratu duela. Erlazionatutako albistea "Open Office-n bertsio berria euskaraz (4. urteurrena ospatzeko)" ("Sustatu")