Entzunezko Argia Saria: Ez gatoz Paristik

  • Ez gatoz Paristik podcastak jaso du entzunezkoen Argia Saria. Euskaraz diharduten artisten eskubideen defentsan eginiko lanagatik, eta alor horretan dibulgazioan egindako ahaleginagatik jaso du saria podcastak. Lanartea, Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen izenean jaso dute saria Amagoia Gurrutxagak eta Harkaitz Canok.

Amagoia Gurrutxaga eta Harkaitz Cano. Dani Blanco / ARGIA CC BY-SA

2024ko urtarrilaren 26an - 14:29
Azken eguneraketa: 20:45
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ARGIAk honela arrazoitu du podcastari saria eman izana:

"Izaki asko bizi dira kapitalismoak zedarritutako habitatean, eta oihan horretan, merkatuaren logikak eramaten du egilea, sortzailea, miseriaren adarretan harilkatzera. Baina miseriak azaleratzeko hautua egina dago.

Kultura euskaraz egiten dutenek hartu dute hitza. Ez dira artelanaz mintzo, baizik eta artea egitearen lanaz, lanbideaz, eta lan baldintzez. Prekaritateaz. Burokraziaren atzaparretan harrapatuta daudela diote.

Artistak dira, eta artista izan dira podcastaren produkzioan ere. Mimoz kontatu dizkigute haien eguneroko korapiloak.

Eta mimoz gogorarazi digute artista guztiak ez datozela Paristik".

Euskararen langile profesionalen alde, euskaraz diharduten artisten eskubideen defentsan eginiko lanagatik, eta hain justu ere, kasu honetan, dibulgazio lanetan eginikoagatik jaso du saria Ez gatoz Paristik podcastak.

Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat da, kazetaritzarekin uztartuta".


Argia Sariak 2024 kanalean gehiago
2024ko urtarrilaren 26
Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...