Intereconomia eta 13TV epaitegietara eramango ditu Kataluniako gobernuak

  • Francesc Homs Kataluniako Generalitateko bozeramaileak iragarri duenez, ekintza zibilak eta penalak abiatuko dituzte Kataluniako prozesu subiranista erregimen totalitarioekin konparatzen duten hedabideen kontra.


2013ko azaroaren 27an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
13TV kateak eta Intereconomiak Kataluniako prozesu subiranista Alemania naziarekin konparatu izan dute.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kataluniako Ikus-Entzunezkoen Kontseiluak txostena egin du 13TV eta Intereconomia kate espainiarrek egindako zenbait erreportajeri buruz eta txosten horren ondorioak epaileen esku uztea erabaki du Artur Masek gidatzen duen exekutiboak.

Gainera, Espainiako Telekomunikazioen Merkatuko Batzordearen esku ere utziko du txostena.

Homsek adierazi duenez, hartuko dituzten neurriek hedabide gutxiri eragingo diote, aipatutako “praktika txarrak” ez baitaude sobera zabalduak. Baina gaineratu du, Generalitateak ez duela eskuak gurutzatuta geratu nahi izan zenbait erreportajeren tonua ikusi ostean.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.