Ingalaterrako Elizak emakume gotzainak onartuko ditu

  • Urtetako barne eztabaiden ondoren Ingalaterrako Eliza anglikanoak emakume gotzainen izendapena onartu du. Proposamena bozketa bidez atera da aurrera Yorken eta lehenengo izendapenak 2015ean egitea aurreikusten da.


2014ko uztailaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Elkarte Anglikanoko beste herrialde batzuetan emakume gotzainak daude duela hainbat urtetik, adibidez AEBetan, Australian eta Kanadan. (argazkia: La Stampa)

Gotzainen kontzilioaren hiru ganberek (laikoak, klerikoak eta apezpikuak) parte hartu dute bozketan. 2012an proposamen bera atzera bota zuten, alde kontserbadore eta erreformistaren arteko eztabaida handiak izan eta gero. Oraingoan, duela bi urte proposamena errefusatu zuten askok iritziz aldatu dute.

Emakume apaizen 20. urteurrena

Gaur egun Erresuma Batuan 12.814 apaiz anglikanoetatik 3.827 emakume dira. Pasa den maiatzean lehenengo emakume apaizen izendapenen 20. urteurrena ospatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza anglikanoa
Eguberria debekatuta

1642an Ingalaterrako Parlamentuak ordenantza baten bidez Eguberriak debekatu zituen, puritanoen bulzadaz, "haragikeriari eta gehiegikeria sentsualei askatasuna eman zietelako".


Eguneraketa berriak daude