Istilu larriak Kaxmirren, Indiako Poliziak independentziaren aldeko hamabi miliziano hil ostean

  • Indiako Poliziak Kaxmirren independentziaren aldeko hamabi miliziano hil ostean, protesta handiak izan dira herrialdearen hegoaldeko herrietan. Manifestazio hauetan, beste hainbat lagun hil eta 70 zauritu ditu Indiako Poliziak, Open Democracyn jaso dutenez.


2018ko apirilaren 03an - 09:28
Istiluak manifestari eta Indiako Poliziaren artean.

Indiaren aurkako manifestazio erraldoiak izan dira Indiak kontrolatutako Kaxmirren igandean, aurreko egunetan gutxienez independentziaren aldeko hamabi militante eta hiru soldadu hil ostean.

Milizia armatuen aurka Indiako Poliziak operazioa egin zuen aldi berean hiru herritan: Dialgam, Dragad eta Kachdora. Herri horietako herritarrak borroka lekuetara joan ziren, milizianoei ihes egiten laguntzera Al Jazeerak jaso duenez. "Poliziak tiro egin zien zibilei. Hainbat gaztek begietan zauriak dituzte, eta bi pertsona neure begien aurrean tirokatu dituzte", adierazi dio herritar batek aipatu hedabideari.

Operazio hauetan, hamabi miliziano eta lau polizia hil dira. Heriotza hauek salatzeko, protestak ondoko herrietara zabaldu dira. Ospitaleek emandako datuen arabera, gutxienez 70 lagun zauritu dira Poliziaren eta hauei harriak botatzen zizkietenen artean.

Independentziaren aldeko mugimenduek bi eguneko greba orokorrera deitu dute hilketak salatzeko. Bitartean, Srinagar hirian, etxeratze agindua indarrean dagoela, milaka lagun atera dira kalera protestan.

Jarraian APren argazki batzuk.

 

Hiru estatutan banatutako herria

Kaxmir herria hiru estatutan banatuta daukate: India, Pakistan eta Txina. Parte bat Indiako Batasunaren eta Pakistanen artean banatu zuten bi herrialde hauen arteko 1971ko su-etenaren ondoren. Pakistango parteak Azad Kaxmir du izena eta Indiako Batasunari dagokionak Jammu eta Kaxmir.

Ekialdeko partea Txinako administrazioaren mende dago, 222.800 kilometro koadro ditu eta 6.000.000 biztanle. Biztanle gehienak musulmanak dira. Hiri nagusiak: Srinagar Indian eta Skardu Pakistanen. Indiar azpikontinenteko ipar-mendebaldeko eskualdea da. Historian zehar, Kaxmir izena Himalaia eta Pir Panjal mendikateen arteko harana izendatzeko erabili da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kaxmir
Kaxmirreko auzia: eskualdea aldebakartasunez anexionatzeko bidean da India

Indiak bere kontrolpean duen Kaxmirreko estatuari autonomia kentzeko eta erabateko integrazio konstituzionalerako bidea hasi du. Indiako Konstituzioaren 370. Artikulua deuseztatuz, Kaxmir eta Jammu izeneko estatu honek zuen autonomia kenduko dio. Pakistanek neurri honi aurre... [+]


Imran Khan, Pakistango lehen ministroa
"Pakistan eta Indiaren arteko gerra nuklearraren ideia auto-suntsiketa da"

Arma nuklearrak uzteko keinua egin du Imran Khan Pakistango lehen ministroak Fox News-ekin izandako elkarrizketan. Donald Trumpekin elkartu da aste honetan Khan, eta India eta Pakistanen arteko gatazka izan dute elkarrizketaren erdigunean.


2018-03-07 | ARGIA
Kaxmirren milaka lagun atera dira protestan Indiako armadak sei lagun hil ostean

Kaxmirren dozenaka milaka lagun atera dira kalera astelehenean, lurraldean Indiak duen agintea salatzeko. Igande gaudean soldadu indiarrek lau zibil eta ustezko bi militante hil dituzte tiroz, errepide kontrol batean Democracy Now gunean jaso dutenez.


Kaxmirren borroka estalia

70 urte bete dira Indiako deskolonizazio prozesua burutu zela. Kaxmirreko biztanleentzat, ordea, data horrek beste zatiketa bat eragin zuen. Egun Pakistan, Txina eta Indiaren artan banatuta daude.


Eguneraketa berriak daude