Independentista katalanen kontrako epaiketa ebazpenaren zain, asteazken honetatik aurrera

  • Hamabi auzipetuen kontrako epaiketak 52. saioa du ekainaren 12koa, urriaren 1aren inguruko gertaerak aztergai. Otsailaren 12an abiatu zen auzia eta ordutik 422 lekuko igaro dira epaimahaiaren aurretik. Ebazpenaren zain gelditzen da auzia, eta aurreikusten da uda pasa arte ez dela iritsiko ebazpen hori.


2019ko ekainaren 12an - 14:37

Ordezkari ugari gerturatu da ahozko epaiketaren azken saiora, tartean Joseba Egibar (EAJ) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu), baita Generalitateko presidente Quim Torra eta gobernu katalanaren bozeramaile Meritxell Budó ere.

Auzipetuen defentsek hitz egin dute azken saioan. Òmnium Culturaleko presidente Jordi Cuixarten abokatuak, esaterako, 2017ko udazkenean egin ziren mobilizazioak defendatu ditu eta zera azpimarratu du: “Espainiaren batasunak ezin du ekarri oinarrizko eskubideak sakrifikatzea”. Carme Forcadell Parlamenteko presidente ohiaren abokatuak berriz, exajeratzea eta egia ez diren gauzak asmatzea leporatu dio Fiskaltzari.

Auzipetuek hitza hartzeko aukera dute azken saioan eta horrek emango dio amaiera ahozko epaiketari. Hamabietatik bederatzi espetxean daude eta haientzat 16 eta 25 urte arteko kartzela zigorra eskatzen du Fiskaltzak, matxinada eta bidegabeko erabiltzea leporatuta. Gainerako hiruei 7 urteko kartzela zigorra eskatzen diete, bidegabeko erabiltzea eta desobedientzia egotzita.

Desobedientzia agerikoa dela adierazi du Demokraziarako Epaileen bozeramaile Ignacio González Vegak, baina gaineratu du funtsezko elementuak argitu gabe jarraitzen duela auziaren ostean: biolentzia egon zen ala ez. Matxinada delitua izan zela argudiatzeko biolentzia da gakoa.

Irakurri Xabier Letonaren analisia: Zigor gogorrak zeruertzean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude