Inboluzioaren mozala

  • Azken hilabeteotako gertakariek argi eta garbi erakutsi dute Eskubide Zibil eta Politikoei aurre egiteko nolako tresna errepresibo garrantzitsua eta indartsua den Mozal Legea (eta Zigor Kode berria) krisialdi territorialean, ekonomikoan eta sozialean murgilduta dagoen Estatu espainolarentzat. 2015eko uztailaren 1ean indarrean sartu zenetik, etenik ez dute izan oinarrizko Giza Eskubideak garatzen dituzten eskubide hauen aurkako erabakiek zein polizia ezberdinen gehiegikeriek. Protesta sozial zein politikoaren aurkako jazarpen judiziala nahiz poliziala indartu da etengabe, Estatu espainolaren inboluzioaren seinale argia.

Joseba Alvarez @josebaalvarez
2018ko maiatzaren 15a

Horren froga dira Mozal Legea 2015ean indarrean sartu zenetik eta 2017ko martxoa bitartean Estatu espainolean jarri ziren 285.919 isunak eta zigor horien bidez bildu ziren 131.470.026€ak, Barne Ministerioaren datuen arabera. Emaitza hauek 2017 eta 2018an asko handitu direla aitortzen dute, oraindik datuak eman ez badizkigute ere.

Hego Euskal Herrikoa ere, emaitza izugarria da. Eleak-Libre Mugimenduak azaldu duen moduan, 2015-2017 bitartean 11.000 aldiz baino gehiagotan erabili dute Mozal Legea. EAEn Ertzaintzak 8.000 espediente martxan jarri ditu eta Polizia Foralak beste 3.000 Nafarroan, bi legebiltzarrek Mozal Legearen aurkako iritzi eman duten arren, eta lehenak 2016ko Legebiltzarreko eztabaidan Lege hori aplika ez dadin eskatu bazuen ere. PNVSTYLE famatua.

Eta non dago tamaina bereko gure erantzuna? Ez dago. Horregatik da ezinbestekoa gai honi lehentasuna emango dion ELEAK-Libre taldeak auzoz auzo, herriz herri, martxan jartzea eta dinamika laranja desobedienteak toki eta esparru guztietan piztea eta indartzea. Mozal Legea gainditzen ez badugu, itoko gaituzte.

Kontuan izan behar dugu Mozal Legeak edozertarako aukera ematen diela. Rapa abestea delitua bihurtu dute, Valtonyc, La Insurgenciak edota Haselek erakutsi duten moduan; txioak idaztea ere bai, Alfredo edo Cesar Strawberryn kasuan; txiste politikoak sarean banatzea ere bai, Cassandra Verak erakutsi duen moduan; pailazo sudurra jartzea eta pikoleto baten alboan jartzea ere delitua da, Jordi Pesarrodonaren kasua lekuko; poliziaren erasoen argazkiak argitaratzeak ere epaiketa ekar lezake, Argiako Axier Lopezekin egin zuten moduan; muralak pintatzea -Zumaiako horma-irudia lekuko-, pankartak edo kartelak jartzea,  panfletoak banatzea... dena da delitua Hego Euskal Herrian. Loiolako Herri Harresian atxilotuak izan zirenekiko elkartasuna adierazteagatik Estebani eta Beñati 25.000 €ko isuna jarri zieten. Eta, orain, Donostiako Udalak Askekintzako kideei Plaza Berrian Santomasetan jartzen den zerri espazioan eserialdi bat egiteagatik 7.200€ko isuna jarri die, Udaltzaingoaren salaketaren ondoren.

Polizia epaile bihurtuz, dena delitu bihurtu dute eta bereziki sare sozialen erabilera. Interneten erabilera kriminalizatu nahi dute, informaziorako eskubidea zapuzteko eta kritika politikoa neutralizatzeko. Guztiok beldurrarazi nahi gaituzte, gaur besteei geratu zaiena, bihar guri gerta dakigukeela erakutsiz.

Gauzak horrela, azken hiru urteotan Estatu espainolean. Askatasun demokratikoen eremuan eta, zehazki, Eskubide Zibil eta Politikoen esparruan atzera eta atzera egin da. Dagoeneko milaka eta milaka izan dira  arrazoi politikoengatik zigortu dituzten herritarrak Estatu osoan. Catalunyan, esate baterako, Omniun Cultural elkarteak 20.000 isun jarri izana salatu du dagoeneko. Uka ezina da Estatuak Mozal Legea disidentzia politikoa eta kritika soziala zigortzeko sortu duela eta  desobedientzia zibilaren aurrean noraino joateko prest dagoen garbi erakutsi du: 155 artikulua. Gure autonomiak, soberaniarik gabeko instituzio tutelatuak baino ez dira.

Eta PPk Estatuko instituzio nagusietan izan zuen gehiengoa galdu badu ere, oinarrizko Giza Eskubideak ukatzen edota zapuzten dituen Mozal Legeak indarrean jarraitzen du. Gasteizko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean ELEAK-Librek egin zuen agerraldian ikusi zenez, ez dirudi indar politiko espainol nagusiek eta hauen aliatu autonomikoek Mozal Legea osorik indargabetzeko inolako interesa dutenik, jendarte mugimenduek horixe aldarrikatzen duten arren. Kasurik onenean, Mozal Legea birmoldatu egingo dute, PNVk eta PSOEk eskatu duten moduan. Mugimendu sozialen aurkako 155. artikulua den Mozal Legea “demokratizatu” egingo dute, ondoren aplikatzen jarraitzeko. Mozal Legearen indargabetzerik ez da inon aipatzen... 

Larrialdi egoeran gaude dagoeneko. Jendarte mugimendua izugarri oztopatzen ari dira eta desmobilizazioa indartu nahi dute. Gogora dezagun, historikoki Ezker Abertzalea suntsi edota asimila ezina izan bazaie, besteak beste,  jendarte mugimendu zabal eta anitz baten ispilua eta emaitza izan delako izan dela. Baina Euskal Herrian dagoen mugimendu soziala eta herri dinamika aberatsa neutralizatzea eta desmobilizatzea lortzen badute, erabat integratu eta instituzionalizatuko dute Ezker Abertzalea, beste ezkerreko eragile politiko batzuekin egin duten moduan. Eraldaketarik ekarriko ez duen botere instituzionalaren truke, gure klase eta nazio helburuak baztertzera bultzatu nahiko gaituzte. Horretan bat datoz indar espainol guztiak eta baita PNV ere. 78ko hango eta hemengo erregimenaren helburua bera da. Herrigintza ezinezkoa bihurtzeko egoera lantzen ari dira.

Eta horregatik guztiarengatik, ezin diegu desobedientzia zibila delitu bihurtzen utzi. Ezin diegu indarkeriarik gabeko klase edo nazional borroka, biolentzia ala terrorismoa dela esaten eta argudiatzen utzi. Desobedientzia, kolaborazio eza, intsumisioa edota ekintza zuzena delituak ez direla pentsatzen dugun guztiok elkartu eta hauek praktikan jarri behar ditugu, jasaten ari garen erasoei aurre egin nahi badiegu behintzat. Joko arauak aldatzen ez baditugu, gure helburuak ez ditugu lortu. Eta horrekin batera, gure alternatiba osatzen duten proiektu komunitario autogestionatuen garapenari garrantzia estrategikoa eman behar diegu. Beraiek inposatu nahi diguten ereduari aurre egingo diegu, gurea eraikiz. Hori da bidea.

Gure eskubideen eta askatasunaren defentsan eta praktikan makurrezinak izan behar dugu. Biolentziarik gabeko gure erresistentziak irmoa eta etengabea izan behar du, jokabide horrek beraien diskurtso juridiko politiko osoa desegingo duelako. Gure biolentzia nahi dute, dena legez kanpo jartzeko eta beraien gure aurkako erasoa sozialki legitimatzeko. Probokatzaile profesionalak dira, baina ez gara beraien jokoan eroriko.

Estatuaren errepresioa, erregresioa eta zentralizazioa gu eta gure askatasun proiektua indartzeko tresnak bihurtu behar ditugu. Gure aurkako zenbat eta eraso gehiago, orduan eta erantzun mobilizatzaile handiagoz erantzun behar dugu, Altsasu, M8, pentsionistak edota “Manada”ren kasuetan egin dugun moduan. Eta borroka horiei guztiei dimentsio nazionala emateko, gure Eskubide Zibil eta Politikoen defentsaren ardatzean kokatu behar ditugu.

Horretan indartsuagoak izan behar dugu, neka ezinak, iraunkorrak, tematiak. Erresistentzia zibilaren eta desobedientziaren estrategiak garatu behar ditugu. Erresistentzia zibilaren txanda da, eraikuntza nazional eta sozialarena, matxinadarena. Bide horretatik -eta ez beste inondik- etorriko da independentzia eta euskal sozialismoa bermatuko dituen Euskal Estatua. Arcadi Oliveresek esaten duen moduan, desobedientziarik gabe, munduak ez lukeelako aurrera egingo eta.

Joseba Alvarez, SORTUko kidea

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Mozal legearen mehatxua  |  Iritzia  |  Polizia  |  Ertzaintza  |  Foruzaingoa

Mozal legearen mehatxua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-30 | ARGIA
Prentsaurreko batengatik Mozal Legeaz zigortu dituztela eta ez dutela ordainduko jakinarazi du Bizitza Da Handienak

Munduko Turismo Erakundeak Donostian egin zuen bilkuraren atarian, herri mugimendu eta hainbat sindikatuko kideek Ertzaintzak erabilitako bortizkeria salatu zuten prentsaurre bidez. Bada, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Mozal Legea aplikatu die hizlariei. Zigortuek prentsara bidalitako ohar batean adierazi dutenez, akusazioa "gezurretan oinarrituta" dago eta ez dute ordainduko.


2018-11-14 | ARGIA
Mozal Legea ezarri diote LAB sindikatuari, lan heriotzak salatzeko ekintza batengatik

  300 euroko isuna jarri dio Espainiako Gobernuak, 2018ko apirilaren 27an Nafarroako Lan Ikuskaritza sinbolikoki okupatzeagatik.


2018-11-13 | Arrosa Sarea
"Mozal Legea ezartzen digutenean publikoki salatzea oso garrantzitsua da"

Mozal Legeak hiru urte daramatza indarrean, eta aurreko astean jakin genuen 1,2 milioi euro bildu dituztela EAEn. Eleak Mugimenduko kide den Maialen Begiristain gonbidatu dute Arrosa Irrati Sare-ko kideek kopuru horiek suposatzen dutenaz hausnartzeko. Gainera, Gasteizko eta Iruñeko parlamentuetara Mozal Legearen aurka posizionatzeko eskaera ere eraman dutela azaldu du Begiristainek.


Ezkilak jotzearen isuna atzera botatzeko eskatu diote Altsasu Faxismoaren Kontrakoek Gobernuari

Mozal Legearen aurka azaldu zen gobernuak orain legea aplikatu nahi izatea salatu dute Altsasu Faxismoaren Kontra ekimeneko kideek. “Koherentzia” eskatu diote Nafarroako Gobernuari, eta faxismoaren aurkako borrokarekin jarraituko dutela ere jakinarazi dute.


Milioi bat euro baino gehiago ordaindu dute EAEko herritarrek Mozal Legearen ondorioz

2015. urtean indarrren sartu zen Mozal Legea Espainiako Estatuan, eta 2016an Eusko Legebiltzarrak legea ez aplikatzeko hautua egin zuen arren, aplikazioa zabala izan du Hego Euskal Herrian. Hala Bedi irratiak argitaratu duen informazioaren arabera, EAEko herritarrek 1.286.974,64 euro ordaindu dituzte isunetan.


Maravillas auziko epaileak dio kasua ez zela bide penaletik eraman behar

Epaileak kasua artxibatzearen arrazoia esplikatu du asteartean publiko egin duen idatzi baten bidez. Isunak iritsi daitezke auziarekin lotuta, baina ez dirudi atxiloketarik izango denik.


2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Muralak zentsuratu badituzue ere, mezu askatzaileak zabaltzen jarraituko dugu Sopelan"

Sopelako mural politikoen topaketan egindako muralak zentsuratu dituztela eta, zenbait kolektibok zentsura salatzeko protestara deitu dute larunbatean 20:00etan Sopelako Sanpedro txosnagunean.


2018-06-29 | Nahia Ibarzabal
"Mozal Legearen indargabetzea eskatzeko unea da"

Mozal Legearen aurkako enkartelada ibiltaria antolatu du Eleak-libre mugimenduak beste hogei eragilerekin batera. Larunbatean 19:00etan irtengo da Donostiako Bulebarretik.


Isun berria jaso dut

Isuna jaso berri duzu etxean. Beste isun bat, bakardadea, inpotentzia, ezjakintasuna ...  Bat-batean gogora etorri zaizu duela hilabete batzuk zure eskubide zibil eta politikoan praktikan jartzeagatik, protesta batean parte hartzeagatik, kalea hartzeagatik ...  gertatutakoa. Armatutako polizia gerturatu zen zu identifikatzera. Poilizia, Mozal Legearen bidez epaile bihurtutako polizia. Segurtasunaren izenean isuna jarri zizun, eta gaurkoan iritsi zaizu.


2018-06-04 | ARGIA
Aiuri Antiespezistak eta Eleak-Librek salatu dute
"Mozal Legea aplikatu digute eta gure borroka nahiak piztea besterik ez dute lortu"

Aiuri Antiespezistako militanteek, Eleak-Librerekin batera, prentsaurrekoa eskaini dute Ermuko plazan ostiral arratsaldean, erresistentzia pasiboa erabiltzeagatik Mozal Legea aplikatu dietela salatzeko. San Tomas egunean Donostian Ursula txerriaren erakusketa galarazten saiatuz, Askekintzak antolatutako ekintzan parte hartu zuten Aiuriko hiru kidek zigorra jaso dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude