Ikasleen egunarekin abiatu da 53. Durangoko Azoka

  • 10:30ean zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak eta igandera arte Euskal Herriko ekoizpen kulturalaren erakusleiho izango da. Ikasleen eguna da lehenbiziko hau eta nabari da Landako eraikinean, bisitari gaztez beterik baitago.

ARGIA @argia
2018ko abenduaren 05a
Goizetik bete da gaztez Durangoko Azoka.

Eguneko jarduerak ere publiko gazte horrentzat egokitu dira. Adibidez, Areto Nagusian 10:30etik 13:00era arte “Liburu bat egingo dut” izeneko tailerra emango du Maite Mutuberria ilustratzaileak. Ordu berean hasita eta 14:00ak arte, “Poropoesia” saioa eskainiko dute Saroa Bikandik eta Peru Magdalenak Saguganbaran eta Ahotsenean, Telmo Trenorren eskutik, musika elektronikoaren ekoizpenari buruzko tailerra izango da 12:00etan.

Azken urteetan ohikoa den moduan, jardueraz lepo dago Durangoko Azokaren programazioa, Landakon bertan eta inguruko guneetan hainbat liburu-aurkezpen, kontzertu, antzezlan eta ikus-entzunezko emanaldi izango baitira.

 

 

Egunotan Durangoko erdigunean aparkatzeko problema ugari izango denez, antolatzaileek eskatu dute autoak Iurretako autopista-irteerako aparkalekuan uzteko. Egun osoan doako autobus-zerbitzua dago Landako guneraino aparkaleku horretatik, 10:30etik 20:00ak arte.

ARGIA Artekale 23-25 zenbakietan

ARGIA ere Durangoko Azokan izango da, Artekale kaleko 23 eta 25 zenbakien artean. Bertan, ARGIAko kide egiteko aukeraz gain, proiektu komunikatibo hau indartzen laguntzen duten hainbat produktu erosteko aukera izango da: 2019ko egutegia, Landareak Lantzen agenda, Bilboko Mbolo Moye Doolerekin batera kaleratu ditugun “Inor ez da ilegala” kamisetak eta poltsak.

Azokaren edizio berezia izango da hau ARGIArentzat, hedabide honek 2019an 100 urte beteko baititu. Datorren urterako ARGIAk prestatu dituen ekintzen berri emateko gogoz dago lan taldea, baita gure lana posible egiten duen komunitatearekin aurrez aurreko harremanetan sakontzeko ere.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Durangoko Azoka 2018  |  ARGIA  |  Durango

Durangoko Azoka 2018 kanaletik interesatuko zaizu...
Jaka horidun artistak Durangoko Azokan

Aurreko egunetako betekadarik gabe, baina igandea izateko bisitari kopuru onarekin, amaierara iritsi da 2018ko Durangoko Azoka. Etorriko dira balorazioak, aurreikusi daiteke oso positiboak izango direla Landako guneko pasilloetan ibili den jende kopurua ikusita; eta etorriko dira analisiak ere, aurtengoaren arrakasta beste fenomenoekin gurutzatzen saiatuko direnak.


Euskal kultura Mendiko Sermoiaren bidez ulertua

“Bada, jendetzak ikusirik, mendira igo zen” esaldiarekin hasten da gaur Durangoko Azokara sartu eta berehala oparitu diguten liburuxka. Eta ez, ez da turismo-gida bat, ez da Gerediaga elkartekoak jendea Anbotora bidaltzen hasi direla larunbat honetarako aurreikusita zegoen masifikazioari aurre egin nahian. Kontua dibinoagoa da, mistikoagoa, zerutiarra: Kontseilu Ebanjelikoko komandoek Landako gunearen inguruan posizioak hartu dituzte goizean, Mendiko sermoia-ren aleak banatzeko... [+]


Gu, Austriako esloveniarrok

Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta omega den feria honetaz, euskal kulturaren erakusleiho eta topagune, mendea eta segundua gurutzatzen diren leku. Baina asmo horiek pikutara joan dira gure mahaian laranja bat aurkitu dugunean.


Munduko gauzarik arraroenak

Deituiozu berezi. Deituiozu bitxi. Deituiozu arraro. Deituiozu nahi duzun bezala, baina hau ez da normala. Eta ez, ez dut esaten Durangoko Azokaren bigarren egunean gaudelako eta gaur goizean oraindik Toti Martinez de Lezeak Ereinen standean eragiten dituen ilara ia mitologikoak ikusi gabe jarraitzen genuelako, baizik eta itxuraz elkarrekin inolako loturarik ez duten gauzak gurutzatzen hasi direlako Landako gunean ostegun honetan.


Gazteak euskal kulturara masiboki erakartzeko plan estrategikoa

Haurrak. Gazteak. Asko. Nonahi. Oraindik hain zaharra ez zarela uste baduzu –30 urteak ondo beteta dauzkagun askori pasatzen zaigu, “30ak dira 20 berriak” eta antzeko milongak saldu dizkigutenetik–, konbentzitu zaitez: bai, dinosauro bat zara ikasleen egun honetan Durangoko Azokako pasilloetan dabiltzanen aldean.


Rol-joko batek irabazi du Durangoko Azokako lehen Sormen Beka

Saridun atipikoa izan du Durangoko Azokaren lehenbiziko Sormen Bekak: Etzi Portu Maritimoaren AtopiaRPG rol jokoak eskuratu du 15.000 euroko saria, mota honetako euskarazko lehen egitasmoa abian jartzeko.


2018-12-02
ARGIA lekuz aldatua Durangoko Azokan
Erruki Jauna

Erruki gutxi izan baitu gurekin bateren batek 2018ko Durangoko Azoka antolatzerakoan. Leku banaketan. Ez gara azken hiru urteetan egon garen lekuan izango, ARGIA ez duzue aurreko sarrerako gune zabal hartan topatuko. Artekale 23, 24 eta 25 erakustokietan izango gara aurten, Areto Nagusiaren aurrean, Landakora sartzeko erdialdeko ateen inguru horretan. Arantzazuko Edizio Frantziskotarraren eta Kontseilu Ebanjelikoaren artean.

Bai bai, ondo irakurri duzu, frantziskotarren eta ebanjelikoen... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude