Hainbat erreklamazio eta ikerketaren ostean, Europako erabiltzaileen datuen segurtasuna bermatzeko konpromisoa hartu behar izan du Facebook-ek.
Facebook-ek norberaren "artxibo pertsonala" deskargatzeko aukera ematen die erabiltzaileei. Ikasle austriarrak dioenez, artxibo horrek ez du konpainiak bere esku duen informazio guztia eskaintzen, lekuan-lekuko pribatutasun legeetara egokitutakoa baizik. Berak makina bat mezu bidali zien, informazio guztia bidal ziezaioten, eta 1.222 orrialdeko datu-basea jaso zuen azkenean.
"Facebook-etik zerbait ezabatzen duzunean, egiten duen gauza bakarra informazio hori ezkutatzea da, erabiltzaileak ikus ez dezan", esan du Schrems-ek. Berari buruzko datuak ikustean, Irlandako datu babeserako agentziarekin jarri zen harremanetan, Facebook-ek Europan duen egoitza nagusia Dublinen dagoelako.
Hiru hilabetez luzatu diren ikerketen ostean, Irlandako autoritateek pribatutasuna bermatzeko neurri zorrotzagoak hartzeko eskatu diote Facebook-i, Europako legedia aintzat hartuta. Konpainiak konpromisoa hartu du, besteren artean, erabiltzaileen argazkiak haien baimenik gabe ez erabiltzeko eta "atsegin dut" botoiaren bidez eskuratzen duen informazioa ezabatzeko.
Eduki "iraingarria" kentzeko eskatu du Indiak
Bestalde, Indiako bi auzitegik ikuspuntu erlijiosotik "iraingarriak" diren edukiak kentzeko eskatu diete Facebook, Google eta Yahoo! kanpainiei, PTI agentziak zabaldu duenez.
Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]
Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]
Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]
Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]
Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.