ICV-EUiAren ordezkariak uko egin dio galdeketaren kontrol batzordeko kide izateari

  • Joaquim Brugué ez da azaroaren 9ko galdeketaren kontrol batzordean egongo. Aski “berme demokratiko” ez dagoelako egin du atzera, igande honetan Twitter bidez jakinarazi duenez.


2014ko urriaren 6an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Galdeketari laguntzeko prest dagoela esan du, "baina ez edozein preziotan". Argazkia: www.elperiodico.com
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Iragan asteazkenean onartu zuten Parlamentuan galdeketaren kontrol batzordea eratzeko proposamena. Zazpi kide izendatu zituzten kontsulta gainbegiratzeko, eta ICV-EUiA talde parlamentarioaren ordezkaria zen Brugué, Politika Zientzietan katedraduna.

Aurrerantzean kontrol batzordean egon ez arren, beste mezu batzuetan jendeak kontsultan bozkatu dezan eskatzen du. Bere hitzetan, galdeketari laguntzeko prest dago, baina “ez edozein preziotan”. 

Bere adierazpenek Twitterren eragindako erreakzioei erantzunez, beharbada “oker” dabilela baina “kontzientzia oso garbi” duela esan du Bruguék. ICVko kideek bere erabakia errespetatu dute, El Periodicok argitaratu duenez.


2026ko uztailaren 17
Goizean argi
Estatu kolpe

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...