Iberdrolaren egoitza miatu dute 2013ko neguan prezioak bidegabe igo ote zituen ikertzeko

  • Antonio Romeral Espainiako ustelkeriaren aurkako fiskalak salatu du Iberdrolak 20 milioiko “irabazi bidegabeak” eskuratzeko plan bat egin zuela 2013ko neguan, hotzaldi baten erdian argindarraren prezioa gehiegi igoz.


2017ko maiatzaren 11n - 11:26
Bilboko Iberdrola dorrea miatu du Guardia Zibilak.

Auzia Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epailearen esku jarri du Romeralek El País egunkariak argitaratu duenez, eta epaile horren aginduari segiz, Guardia Zibila Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu da ostegun goizean, ustezko iruzurrari buruzko dokumentazio bila.

Iberdrolak Madrilen duen egoitza ere erregistratu du Guardia Zibilak.

25 milioi euroko isuna 2013an

Romeralen iritziz, Iberdrolak “merkatuaren eta kontsumitzaileen aurkako delitua” egin du, Espainiako Zigor Kodearen 281. artikulua urratuz.

Ikerketa berri honen aurretik ere auzi arantzatsua izan da Iberdrolarentzat, 2013an bertan Merkatuaren eta Lehiaren Espainiako Batzordeak enpresa elektrikoari 25 milioi euroko isuna jarri baitizion, prezioen manipulazioa frogatutzat jo ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iberdrola
2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Iberdrolak 4.803 milioiko irabazi garbia izan zuen 2023an

% 10,7ko igoera izan du aurreko ekitaldiaren aldean; iaz, 4.339 milioiko errekorra lortu zuen. Hala ere, Ignacio Sanchez Galan presidenteak irabazi elektrikoen kargaren aurka egin du.


Iberdrolak 2013an ez zituen prezioak manipulatu Auzitegi Nazionalaren arabera

Epaitegiak adierazi du ez dagoela nahikoa frogarik akusazioa babesteko.


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude