Humanity Aralucen?

  • Azken egunotan, irudi negargarriak ikusi ditugu Igorre aldean. Mondragon taldeko kooperatiba bat, Batz, poliziaren eta eskirolen laguntzarekin Araluce enpresan sartu da materiala lapurtzera


2020ko urtarrilaren 20an - 08:15

141 familien etorkizuna jokoan dago, eta kooperatibaren erantzuna polizia bidaltzea izan da. Berriro ere, agerian geratu da langile ez-bazkideen eskubide gabezia euskal kooperatibetan.

Eredugarriak omen diren Mondragon taldeko kooperatibak behin eta berriro erakutsi digute beraien interes bakarra ekonomikoa dela

Eredugarriak omen diren Mondragon taldeko kooperatibak behin eta berriro erakutsi digute beraien interes bakarra ekonomikoa dela. Kapitalismoaren aurpegi atsegina erakusten digute, eta aldi berean, lan sindikalaren faltagatik langileak eskubiderik gabeko zenbaki hutsak bihurtu dira. Kuriosoa da, etika eta morala askotan aipatu arren, holakorik ez daukatela erakusten dute egunerokoan. Mondragon taldeko laugarren printzipio kooperatiboan, adibidez, kapitalaren izaera instrumentala aldarrikatzen dute. Bitartean, kooperatibista gehienen pentsioak kudeatzen dituen Lagun Aro guztien aurrezkiekin espekulatzen ibiltzen da. Hipokrisia ederra!

Mondragon taldeko kooperatibak, elkarte anonimoak bilakatzeko bidean, beraien benetako aurpegia erakusten dabiltza azken urteotan. Adibide asko dauzkagu. Estatu espainoleko pertsonai ilun eta ustelenetarikoaren gonbidapena Arrasate bisitatzeko punturik gorenetarikoa izan da ibilbide horretan. Euskal Herriak ez ditu holako kooperatibak merezi eta nahi.

Joxemi Campillo, kooperatibista ohi
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude