'Hitzetik Hultzera' saioaren nondik norakoak


2009ko azaroaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

ARGIA eta Info7 irratiaren arteko elkarlanetik sortutako webTv saio berria da Hitzetik Hultzera. Izenetik iger daitekeen gisara, umorearen bidetik Bertsolari Txapelketa Nagusiak asteburuan eman duena aztertzea du xede. Asteazkenero zintzilikatuko dugu webgunean. Abenduaren 13an BECen jokatuko den finalaren errepasoarekin amaituko da Hitzetik Hultzera. Honez gain, Creative Commons lizentziapean argitaratuko dira programa honen atalak, beraz, ikusi, deskargatu eta hedatu nahi gisara, bideoek jabetza publikoa dute eta.


Eguneraketa berriak daude