Hiruki Larroxa | Gizon deseraiki nartzisistak, espezimen hori…

  • Maskulinitateen lanketan ematen den profil honen inguruko hausnarketa egin dute Hiruki Larroxako kideek.


2022ko irailaren 28an - 09:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Egoitz Albeniz, Joseba Gabilondo eta Ibai Fresnedo, Hiruki Larroxa elkarteko kideak izan ditugu gaur Hizpidean, denboraldiko lehen kolaborazioan. Hilabetero izango ditugu gurean maskulinitateaz, generoaz, feminismoaz, zaintzaz eta beste hainbat konturi buruz hizketan.

Gaurkoan, eta denboraldia potente hasteko, gizon deseraiki nartzisisten inguruan hitz egin digute. Izen asko eduki ditzake kontzeptu honek, hau aukeratu dute haiek, baina kontzeptuaren atzean dauden arriskuez hitz egin digute Hiruki Larroxako kideek. Zer diren gizon deseraiki nartzisistak, ze jarrera eta diskurtso izaten dituzten, ze gabezi… sakon aztertu dugu profila.

Anekdota interesgarri batzuk ere ekarri dizkigute, hobeto ulertzen lagunduko digutenak. Beti ere, gizonen deseraikitze prozesuen beharra ahaztu gabe. Kolaborazio osoa hemen entzungai.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskulinitatea
2022ko urriaren 4
Materialismo histerikoa
Gizon hori

Eguneraketa berriak daude