Abenduaren 27tik 29ra jardunaldiak antolatu ditu Birjabetze Kolektiboak, besteak beste, Irungo Lakasita, Grup d’Habitatge edo Gasteizko Alde Zaharreko esperientziak elkarbanatzeko. Orain dela aste batzuk sortu zen kolektiboak “kapitalarekiko menpekotasunari modu kolektiboan erantzuteko” asmoa dauka.
Birjabetze Kolektiboa sortu zen orain dela aste batzuk Gasteizen, “kapitalarekiko menpekotasunari modu kolektiboan erantzuteko” asmoarekin. Birjabetzea aipatzen dute, “lapurtu diguten guztia berreskuratzeko” helburua dutelako. Kolektiboa, berriz, antolatuta daudelako, eta “edozein alternatiba indibidualistaren aurrean, elkartasuna gure praktikaren erdigunean kokatzen dugulako”.
Beren helburuek asistentzialismoan erortzeko daukaten arriskuaz jakitun, ahalduntze kolektiboa sustatuko dute. “Instituzioen hutsuneak betetzea ez da gure eginkizuna, ezta eskubide soilen aldarrikapena egitea ere; gure egitekoa, beraz, bizitzaren sostengurako behar ditugun elementuak autoantolakuntzaren eta autogestioaren bitartez bermatzea da”.
Elkartasun sare hau garatzen hasteko lehen pausoak Okupazio Bulegoaren bidez emango dituztela jakinarazi dute. Jabetza pribatuaren birjabetze kolektiborako, jakintza tekniko eta juridikoak partekatu eta elkartasun ekonomiko-materialetik abiatuko dira. Hala, babesa eskaini diete etxe baten beharra kolektiboki landu nahi duten guztiei.
Erritmoa hartzeko lehenengo ekimenetako bat abenduaren 27tik 29ra ospatuko dituzten jardunaldiak izango dira. Okupazio esperientziak, autodefentsa, esperientzia ezberdinak, tailerrak… egongo dira Gaztetxean, Auzolanan, Andagoia bodegan, Gasteiz Txikin eta Zapateneon.
Osteguna 27
18:00 | Gasteizko Gaztetxean: “EH-ko okupazio esperientziak: Arrigorriagako Gaztetxea, Lekeitioko Mozolomendi eta Irungo Lakasita”
Ostirala 28
11:00 | Zapateneon: “Okupazioa eta Autodefentsa: mugak eta zerumugak” hitzaldia
18:00 | Gasteiz Txikin: “Alde Zaharreko berregituratze planak aztertuz” hitzaldia
Larunbata 29
11:30 | Andagoia bodegan (Errota): ‘Conociendo la experiencia del Grup d’Habitatge (grupo de vivienda) de Sants (Barcelona)‘.
15:00 | Auzolana Pilotalekuan: Herri Bazkaria (tiketak Hala Bedi Tabernan) eta kontzertu akustikoa
17:00 | Seriegrafia tailerra Gaztetxean
20:00 | Jaialdia Gaztetxean
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]
Tentsio uneak bizi ahal izan dira ostegun eguerdian Donostiako Udaletxeko udal batzar aretoan.
21 Zabalgunea udal soziatateak desalojo data ezarri diela jakinarazi dute Alde Zaharreko espazio okupatua kudeatzen duten Auzoan Bizi etxebizitza sareak, Herrizoma elikadura sareak eta Zaharraz Harro jai herrikoiak. Korda “defendatuko” dutela adierazi dute.
Airaldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) jakinarazi duenez, larunbatean hartu zuten itzulera hegazkina desokupazio enpresako kideek.
Agerraldia egin dute asteazken arratsaldean, Bilbon, eta "Euskal Herriko gazte langileei" dei egin diete gaztetxeetara hurbiltzera, antolatzera, eta "horien alde borroka egitera". Polizia "gazte langileen aurkako estatuaren erreminta zapaltzailea" dela... [+]
Hainbat okupazio "sinboliko" egin ostean, dozenaka lagun Urgulleko Guardetxean sartu dira eta garbitzen eta txukuntzen ari dira, ekitaldi kulturalak antolatzeko.
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.
Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]