“Hil ala biziko momentua” Inasan

  • Guardia Zibila 7:30etan sartu da Irurtzunen dagoen Inasa lantegian makinak eramateko. Fabrika hustea dute helburu, langileen borondatearen kontra.


2013ko abuztuaren 14an - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atzo bertan helegitea jarri zuten Inasako langileek makinak eramatea geldiarazteko, beraien esanetan enpresa errentagarria delako.

“Langile harresia” osatzeko deia zabaldu dute Guardia Zibila agertu ostean. Enpresaren aurrean jendea pilatu nahi dute, hartara makinen garraioa eragozteko. 19:00etan manifestazioa egingo dute.

Igor Arroio LABeko kideak Info7 irratiari adierazi dionez, “hil ala biziko momentuan" dago Inasako afera.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.