Hendaiako X. Irakurraldian ARGIA ozen leituko dute

  • Asteazken honetan Hendaiako Mediatekan 14:00etatik 19:00etara Zeruko Argia eta ARGIA irakurriko dute. Akelarre elkarteak antolatzen du irakurraldia, eta aurtengo edizio biribila, hamargarrena, ARGIAri eskaintzea erabaki dute, bere mendeurrenarekin bat egiteko. Emanaldi berezi honetan hainbat une berezi espero dira, eta Trantsizioak erakusketa ikusgai egongo da. Zuzenean ikus dezakegu emanaldia Akelarreren webgunean.


2019ko ekainaren 05an - 10:57

Zeruko Argiako lehen zenbakiaren azala irakurriz emango dio irekiera X. Irakurraldiari Hendaiako auzapezak, 14:00etan. Bere ostean Zeruko Argiako hainbat artikulu irakurriko dira, besteak beste: Aizan'no atala, Juan Mari Lekuonak Xalbadorri buruz idatzitakoa, Gabriel Arestik idatzitako Mendearen semeok artikulua, Gazte Naiz atalean Ramon Saizarbitoriak idatzitakoak...

Koldo Izagirrek Zeruko Argia eta ARGIAko azal hautatuez idatzitako testuak ere irakurriko dira. Baita Zeruko Argia-ARGIAren historiako pasarteak azaltzen dituzten erreportaje eta elkarrizketak ere.

Zeruko Argia agurtu eta ARGIAren garaira etorrita, azken urte honetako astekariko artikuluak dira irakurriko direnak. Egungo astekaria ezagutzera ematea da asmoa, eta gaurkotasunezko gaiak euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea.

Akelarre Elkartea urtero saiatzen da irakurraldiko testuaren egilea bertan presente egon dadin, herritarren artean erreferentzialtasuna lantzeko. ARGIA proiektu kolektiboa izanik, bertako lantaldeko hainbat kide izango dira gaur, irakurriko diren atalak nola lantzen diren azalduz.

Trantsizioak erakusketa

Hendaiako Mediatekan erakusketa ikusgai egongo da ekainaren 14a arte. Egun batzuez, irakurraldia egingo den gelan bertan (argazkian ikus daiteke nola dagoen aretoa, arratsaldeko irakurraldiaren zain). Ekainaren 7tik aurrera Mediateka barrura aldatuko da erakusketa. Euskal Herriko historiaren azken 40 urteak biltzen ditu Trantsizioak erakusketak: ARGIAren argazki artxiboan dago oinarrituta, eta hamabi gaik urte horietan izan duten bilakaera aztertzen du, gai bakoitza panel banatan azalduta. Esaterako, langile borroka, euskararen normalizazioa, ekologismoa, mugimendu feminista, hezkuntza eta beste hainbat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIAk 100 urte
2019-12-22 | Jakoba Errekondo
Barietatea eta aniztasuna

Duzunaritzeko kultura ezagutzeko aukera izan dugu 111 hostoz eta orriz jantzi liburuaren aurkezpen egunean. Argiak mendea bete duen ospakizun saila borobiltzeko egun gustagarria. Ehun urtetako kazetaritza goratzeko nekazaritzaren alorrean oinetakoak zikinduz ibiltzea baino bide... [+]


2019-12-22 | Estitxu Eizagirre
Mendeurrenak hiru opari: bata jendeari, bestea ARGIAri, handiena Euskal Herriari

Urte biribil honek opari bana egin digu Argia Jendeari, Euskal Herriari eta komunikazio proiektuari. Zabalduko ditugu?

 


2019-12-22 | Garazi Zabaleta
Duzunaritze argiaren mendeurrenaren lekuko

2019a urte berezia izan da ARGIArentzat, esku artean duzun ale hau ere bada horren adibide. Ehun urte betetzea ez baita lorpen makala, are gehiago euskarazko hedabide txiki batentzat. Ospakizunek forma ezberdinak hartu dituzte urte oso honetan zehar eta, nola ez, landa eremuko... [+]


Eguneraketa berriak daude