Hendaia errefuxiatuen aterpe izango da aste honetatik aurrera

  • Errefuxiatuak aterpetzeko erabakia hartu du Hendaiako Herriko Etxeak; etxebizitza huts bat prestatu du asmo horrekin. Oraindik herrira iritsiko diren errefuxiatu kopurua eta heltze data ez dituzte zehaztu.


2016ko otsailaren 29an - 10:37
Baigorri ere errefuxiatuak babespean hartzeko programa batean dago murgilduta.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Siria, Eritrea edo Afganistango errefuxiatuak Greziatik egin beharko luke Frantziako Estatuaren babespean egoteko eskaera. Datozen egunetan bi familia iritsiko dira. “Ez dira Calaistik etorriko, Baigorrikoak ailegatu ziren bezala. Hendaia ez dago egitasmo horretan, beste sistema administratibo batean parte hartzen du", azpimarratu du Hendaiako hautetsi Richard Irazustak

Pirinio Atlantikoko departamentuko hiru hirik hartu dute errefuxiatuak babesteko erabakia, Paue, Hendaia eta Mourenxek. Frantziako Estatuak hiru familia jasotzea proposatu zion Paueri, eta Herriko Etxeak baiezkoa eman zuen; datozen egunetan iritsiko dira bertara.

Babes zabala

Egitasmoak herritar askoren babesa jaso duela nabarmendu du Richard Irazustak Kazeta.eus webguneak jaso duenez: "Desmartxak sostengu anitz jaso ditu eta jendea laguntzeko prest agertu da". Errefuxiatuen egunerokotasunean laguntzeko elkarte bat ere sortu dute zenbait herritarrek, frantses klaseak emateko, esaterako. Euskarazko klaserik eskainiko zaien ez dute zehaztu. Taldeak otsailaren 26an antolatu zuen lehen biltzar nagusia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Eguneraketa berriak daude