Gurseko kontzertrazio esparruan egon zirenei omenaldia egin diete igandean

  • Francisco Franco diktadoreak bere garaipenaren berri eman eta hiru egunera zabaldu zuten Gurseko kontzertrazio Esparruan, Baionatik 90 kilometrora. Asteburu honetan, ia milaka errefuxiatu jaso zituen eremuan egondakoei omenaldia egin diete, besteak beste, Hego Euskal Herriko gobernuetako agintariek.

     


2019ko apirilaren 08an - 12:37
Gurseko kontzentrazio eremuan egondagokei omenaldia . Gurseko kontzentrazio eremuan egondagokei omenaldia.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Errefuxiatuen senideak, memoriaren aldeko taldeak eta euskal agintariez gain, han izan dira baita ere Espainiako, Frantziako eta Aragoiko gobernuetako ordezkariak ere. 60.000 pertsona izan ziren gatibu esparru hartan 1945ean itxi zen arte.

"1939an, “Erretirada” deitzen zaion erbeste masiboarekin batera, frankisten atzaparretatik ihes egin nahian miliziano eta gudari ohi ugarik ere igaro zuten Pirinioetako muga, baina bestaldera iritsi bezain laster frantziar agintariek desarmatu egin zituzten. Logika militarrak esaten omen zuen Frantziako Estatuan halako jende multzoak ezin zuela armaturik sartu." Hala kontatzen du Josu Chueca historialariak duela 80 urte Gursen gertatutakoa ARGIAko erreportaje honetan


Azkenak
Eguneraketa berriak daude