Orreaga Filmak ekoitzitako Hondarribiko Gorria: Jesus Carrera dokumentala maiatzaren 31n estreinatuko dute alderdi komunistako Idazkari Nagusi izatera iritsi zenaren jaioterrian. Hondarribiko Itsas Etxea auditoriumean egingo dute lehen proiekzioa arratsaldeko 19:00etan, eta dagoeneko 70 bat sarrera besterik ez dira geratzen. Aitor Baztarrika zuzendaria eta ikerketa eta aholkularitza historikoa eman duen Aitzol Arroyo izan ditugu Goizeko Kafean gonbidatu.
Hondarribiko Gorria, Jesus Carrera Olaskoaga PCE alderdi komunistaren Idazkari Nagusi izatera iritsi bazen ere, oharkabean pasatu da bere izena eta izana orain artean. Eta errepresio frankistaren biktima fusilatuta hil eta 79 urteren ondoren, euskal komunista honen historia pertsonal eta politikoa berreraikitzen duen dokumentala, «memoria, egia eta erreparazioaren bidetik Hondarribian estreinatu beharra» zegoela diote egileek. Are gehiago jakinda, Jesus Carreraren historia ikertu, bere gorpuzkinen exhumazioa eta dokumentala bera, Hondarribitik eta hondarribiar askoren parte hartzearekin eramandako prozesu konplexua izan dela.
Aitor Baztarrika zuzendariak azaldu digunez, haien helburua hasieratik izan da «isilpean zegoena eta gure herrikidea izandakoaren memoria hori berreskuratzea, eta erantzutea galdera horri, zergatik orain arte 70 urtez ez zen deskubritu eta herriak eta bere familiak ere zehazki ez zekien nor zen». Dokumental honetan ikerketa eta aholkularitza historikoa eman duen Aitzol Arroyo historialariak argi du «frankismo garaian gorria zen guztia zokoratu izanak» eragin handia izan duela ahanztura horretan, eta «senideek ere galdetu izan dutenean, familian isilarena eman izan zaiela beldurragatik».
Hala eta guztiz ere, bere osabarekin gertaturikoaren zauria ixteko beharra zuten Maria eta Xabi Carrera protagonista ditu dokumentalak. Haien jakinminetik hasi baitziren Jesus Carrera Olaskoagaren gorpuzkinen bila. 2018an lortu zuten Hondarribira ekartzea Alcala de Henareseko (Madril) hilerritik. Dokumentalaren hasierako ideia ikerketa historikoa eta Aranzadi Zientzi Elkarteko forentse ezaguna Paco Etxeberriak zuzenduriko exhumazio lanen berri ematea bazen ere, 1911n Hondarribian jaio eta 1945eko urtarrilaren 16an 33 urte zituela Alcala de Henaresen fusilatu eta hilobi komun batean lurperatutako pertsonaia historiko honekin zegoen zorra kitatzeko sei urteko lana eman dute azkenik.
Horretarako dozenaka testigantza bildu dituztela azaldu digu Aitor Baztarrika zuzendariak. «Batetik haren senideak, bestetik bere garaiko kamaradak eta historialari zein adituenak ere, garai aldakor haietan gertaturikoak testuinguratzeko balio izan digutenak», argitzen du. Horrela, Carreraren kamarada izan ziren Marcelo Usabiaga, Sixto Agudo, Teresa Harina, Calixto Pérez-Doñoro eta Luis Alberto Quesadaren testigantzek, frontearen lehen lerrora, nazien aurkako erresistentziara, frankismopeko klandestinitatera, torturetara eta fusilamendu pelotoietara eramaten gaituzte. Eta historia garaikidean zein estatu kolpea eta ondoko frankismoaren urteetako historialari adituek osatzen dute kontakizuna. Besteren artean, Carlos Fernández Espainiako Alderdi Komunistaren historian aditua, Mercedes Yusta Espainiako Historia Garaikideko katedraduna, Manuel Martorell kazetari eta historialari nafarra, Iosu Chueca EHUko Historia Garaikideko irakaslea, Mertxe Tranche ikertzailea, Aitor Azurki kazetari eta idazlea, Alfons Quera historialari kataluinarra edota Sabino Arana Fundazioko Iñaki Goiogana historialaria.
Nolanahi ere, alde zientifikotik eta historikotik abiatuta, baina ikuspegi humanoa ere landu nahi izan duela aitortu digu zuzendariak. Diotenez, lan handiak hartu dituzte kontakizuna osatzeko: «Askorekin ordu eta erdiko elkarrizketak izan dira, eta bildutako guztia hautatu eta piezak logika bat segitzen duen kontakizun interesgarri eta osatu bat osatzeko josteko lana izugarria izan da, gehienbat, sei urtetan aldatzen joan den proiektua delako, dinamikoa», azaldu digu Baztarrikak.
Dokumentalak Jesus Carreraren bizitza eta historia berreraikitzeko balio badu ere, aldi berean, eta garai haietan beste milaka lagunek bizi izan zuten frontearen lehen lerroa, erresistentzia eta klandestinitatea, tortura eta fusilamendu pelotoiak ulertzeko aukera ere ematen duela diote egileek. Eta beraz, Hondarribian jakinmina piztu badu ere, memoria demokratikoarekin interes orokorreko lana da. Dagoeneko, Hondarribian estreinatu ondoko proiekzioak lotzen hasi dira, dibulgazioa ezinbestekoa baita Aitzol Arroyoren ustetan «memoria, egia eta erreparazioaren bidetik, jendeak horren berri jaso behar baitu».
Azken emaitzarekin pozik daudela diote, eta estreinaldirako gogo handiak dituztela parte hartzaileen eta Carreraren senideen aurpegiak ikusteko. Proiektua hasi zutenean ez zeukaten tresna eskuartean daukatelakoan baitaude. «Joxerra Enparan etorri zitzaidan komentatuz, hondarribitar bat alderdi komunistako idazkari nagusia izatera iritsi omen zela», gogoan du Aitzol Arroyok, «eta Kandido Saseta bezalako figura bat bagenuelarik Hondarribian, plaza bat ere bere izena duena herrian, ba haren tamainako figura izan zitekeela Jesus Carrera Olaskoagarena». Nor eta zer izan zen arakatzen hasi ziren orduan, ahanzturaren hautsak arrotzen. Eta gaur da “Hondarribiko Gorria” dokumentala historiarekin zorrak kitatzeko prest dagoen eguna.
Sarrerak eskuratzeko hemen
Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]
Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.
Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]
Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua".
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Aurrez, Plentziak, Alkizak eta Gernikak euskal errepublikaren parte izatea erabaki zuten. Baztanekin, dagoeneko Euskal Herriko lau herriek hartu dute erabakia.
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Maider Behotegi Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) lehendakariak inbertsio handitze guztiak berri onak direla adierazi zuen iaz. Hala ere, erakunde bakoitzak gutxienez 300.000 euro gehiago ipintzea "beharrezkoa" dela nabarmendu zuen, helburua 2050ean hiztun kopurua... [+]
Tramite burokratikoetan murgilduta dago Ed Rojas. Kolonbian jaio eta bizi, 2022an Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterra egin zuen EHUn. Baina titulua amaitu eta hiru urtera, ez du lortu bere izenean jasotzea. Arrazoia? 2022an ez-bitar markagailua jarri zuen bere... [+]
2009tik 2023ra izandako iktus intzidentziak jaso ditu Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak. Iktusa izan duten nafarren %84k arrisku faktoreren bat zuen.
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.