Gurasoak preso dituzten "motxiladun haurren" auzia telebistara eramanez, ikusmina sortu du Ur Handitan saioak

  • Motxiladun umeen gaia jorratu zuen astearte gauean ETB 1eko Ur Handitan saioak. Emozioz beteriko programa izan zen eta haurrak izan ziren saioko protagonistak.

Andoni Mikelarena @andonimik
2018ko urtarrilaren 10a
Argazkia eta bideoak: @jonathanmartinz

“Prest gaude”, hala dio urtarrilaren 13an Bilbon Euskal preso eta iheslari politikoen alde Sare herritarrak antolatu duen manifestazioaren leloak. Bilboko kaleak betetzera dei egin dute azken aste eta egunotan. Aurtengoan, gainera, zentraltasun handia hartu “motxiladun umeen” auziak, alegia, gurasoak preso dituzten haurren gaiak. Astearte gauean ETB 1eko Ur Handitan saioak haur horiek pairatzen duten egoeraren inguruko erreportajea eskaini zuen. Emozioz beteriko saioa.

“Motxiladun” haur ugariren testigantzak jaso zituen Ane Rotaetxe eta Fermin Etxegoienek zuzentzen duten saioak. Xabier Madariaga da saioko aurkezlea, eta atzokoan enegarren aldiz erakutsi zuen elkarrizketatuaren lekuan jartzeko duen gaitasuna. Tentsio emozional handiko uneak ikusi ahal izan zituzten ikusleek, besteak beste, Gari motxiladun haurrak bere egoera kontatu zuenean.

“Nolakoa da bisita bat? Nolakoa da zure aita edo amarekin topo egiten duzun une hori? Ba al duzu esperantzarik?” Galdera zorrotzak egin zizkien aurkezleak haur eta gazteei, hauek ere zorroztasunez erantzun zieten galderei. Saioaren momentu batean “motxiladun haurrek duten heldutasuna” azpimarratu zuten, egoera latz horiek bizi beharrak euren izaeraren garapenean izango baitzuen zerikusirik.

Euren gurasoak bisitatzeko 1.000 kilometro baino gehiago egin beharrak sortzen duen neke eta tristura azaldu zuten protagonistek saio guztian zehar. Garik bere gurasoak bisitatzeko egin zuen bidaia izan zen saioaren hari gidaria. Euren gurasoek egindakoa epaitzeko tentazioa ekidin, eta gurasoei ezarritako zigorra, zigor bikoitza ere badela erakutsi zuen saioak.

“Sakabanaketak presoa zigortzeaz gain, presoaren familia eta gertukoak ere zigortzen ditu, zigor bikoitza ezarri zaigu”, adierazi zuen elkarrizketatuetako batek. Alabak, espetxean duen aitari bere urtebetzearen harira egindako bertsoarekin amaitu zen saioa, “ez gaituzte triste ikusiko / gu betik pozik kantari / berdin baitigu 40 urte / edo badira 102”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Espetxe politika  |  ETB

Espetxe politika kanaletik interesatuko zaizu...
2018-10-12 | Joxe Aldasoro
Iritzia
Hodei Ijurko, hamar urte eta gero

Hamar urte eta gero Hodei Ijurko atxilotu, jipoitu, ehunka kilometrotara espetxeratu, isolatu, berriz jipoitu, epaitu eta zigortu egin zutenen arrastorik ez. Hamar urtez terrorista, demokraziaren etsai, bortitz, totalitario, fanatiko deituz bere izena zikindu dutenen usainik ez. Zerriak!


2018-09-28 | Nahia Ibarzabal
Jesus Loza: "Espetxe politika lehentasunetako bat da eta norabidea birbideratu behar zaio"

Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari Jesus Loza elkarrizketatu du Enekoitz Esnaola Berriako kazetariak. Euskal Preso politikoak pairatzen ari diren espetxe politikaz mintzatu dira: gradu aldaketaz eta hurbilketaz, besteak beste.


2018-09-10 | Irutxuloko Hitza
Kalera Kalerak espetxe politika aldatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari

Euskal presoen aldeko manifestazio jendetsua egin du Kalera Kalerak. Kontxako estropaden bigarren jardunaldirako iragarri zuten, eta horrela egin dute.


2018-08-29 | ARGIA
Presoen gerturatzeak egongo direla dio Marlaskak, baina zehaztapenik eman gabe

Euskal presoen gerturatzeak “jakina egongo direla”, adierazi du Espainiako Barne ministroak, “baina legediaren, objektibotasunaren eta bakarkako irizpideen arabera”. Gaiari buruzko zehaztasunik ez du eman Fernando Grande-Marlaskak, Espainiako Kongresuan egin duen agerraldian.


Foro Sozialak kezka azaldu du espetxe politikan aldaketarik eman ez delako

Foro Sozialeko koordinatzaile Agus Hernanek dio “oso arduratuta” daudela ez dutelako aldaketarik sumatzen espetxe politikan.


Alcala Mecon hildako bizkartzain ohiak euskal presoen egoera salatu zuen

Heriotza gertatu baino lehenago bizkartzainak berak idatzitako eskutitza eskuratu du Berriak.


2018-08-09 | Nahia Ibarzabal
"ETAko presoen hurbilketak egon daitezke uda bukatu baino lehen"

Presoen hurbilketa “bizikidetzara begira dagoen” espetxe politikaren barruan dagoela adierazi du Espainiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkari Jesus Lozak. Sanz eta Moreno euskal presoak Basaurira hurbildu izana “legea zorrotz betetzea” dela dio.


2018-08-08 | Nahia Ibarzabal
Olga Sanz eta Xabier Moreno euskal preso politikoak Basauriko espetxera hurbildu dituzte

EPPKtik bereizita dauden bi preso politikoak Villabonako (Asturias) espetxean egon dira eta orain hirugarren gradua ezarri ostean Basaurira lekualdatu dituzte asteartean.


Mugimenduak espetxeetan?
Graduz aldatu dute euskal preso politiko bat

Marta Igarriz preso hernaniarrari aldatu diote gradua eta Pedro Sanchezek espetxe politikan iragarritako aldaketak eta gero onartzen den mota honetako lehen aldaketa da.


2018-07-20 | Mikel Asurmendi
Presoen aldeko bizikleta martxa Mont-de-Marsango espetxetik abiatu da

Mont-de-Marsanetik abiatua da goizean euskal preso politikoen urrunketa salatzeko bizikleta martxa. Parte-hartzaileek Zaballako espetxeraino eginen dute bide astelehenera bitartean.


Eguneraketa berriak daude