Grebaorokorra.info, Interneteko ARGIA Saria


2010ko urtarrilaren 30ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

[Argazkia tamaina handian (1,30 MB). Argazkilaria: Dani Blanco]

Argazkian, goiko lerroan: Galder Gonzalez eta Nagore Vega (grebaorokorra.info); Gotzon Garaizabal (Di-da enpresa) eta Mertxe Mujika (AEK); eta Piter Ansorena, Txema Vitoria eta Xabier Otaegi. Beheran: Fakun Aznarez (grebaorokorra.info), Eriz Zapirain eta Agin Rezola.

Irudi gehiago ikusteko joan argazki-galeriara.

Ekitaldiko bideoa ere ikusgai duzue ARGIA.com-eko Multimedia kanalean.

Atzo banatu genituen euskarazko komunikazioan nabarmendu diren pertsona, talde, enpresa, profesional edo produktuei eskainitako  ARGIA Sariak, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Txitxardin Beltxa jatetxean egindako ekitaldian. Hauexek izan dira aurtengo sarituak:

Prentsa idatzia: Itxaro Borda.

Irratia: Agin Rezola.

Telebista: Eriz Zapiain.

Publizitatea: AEK.

Internet: grebaorokorra.info.

Merezimenduzkoa: Txirri, Mirri eta Txiribiton.

- Sarien argudioak (PDF)

- Xabier Letona ARGIAko zuzendariaren hitzaldia (PDF)

Urtero egin ohi dugun bezala, ARGIA Sariekin bat eginez, Euskal Kulturaren Urtekaria kaleratu dugu. Paperezko edizioa salgai dago jada.


Irakurri gehiago: ARGIA Sariak Komunikazioa ARGIA
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...