Gaixotasun larria duen Gorka Fraile presoa aske utzi dute hiru laurdenak beteta, 21 urte espetxean egin ondoren

  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Gorka Fraile baldintzapean askatzeko dekretatu du modu irmoan. Durangoko presoa larri dago gaixo eta hirugarren graduan zegoen. Naizen nabarmendu dutenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboko lehen presoa da orain hiru urte abiatutako estrategia legalaren baitan kaleratzea lortzea.


2020ko apirilaren 06an - 19:19
Gorka Fraile artxiboko argazki batean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak auto irmoan zehaztu denez, zigorraren hiru laurdenak beteak ditu Gorka Frailek eta "gizarteratzeko pronostiko indibidualizatu eta aldekoa du, tratamendu batzordearen txostenaren arabera". Durangoko presoa gaixo larri dago 2015etik, epidermoideoko kartzinoma diagnostikatu baitzioten.

Joan den abenduan, Fraileri hirugarren gradua emango ziola iragarri zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak. Bigarren mailan zegoen ordurako, eta hainbat espetxe baimen arrunt prest zituen. Ondorioz, urtarriletik Iruñeko CISen zegoen, eta espetxera gaua pasatzera joaten zen.

Koronabirusagatik alarma egoera dekretatu zutenean, presoak ez kutsatzeko neurri gisa, agindu zioten ez kartzelara joateko lotara. Espetxe Erakundeek teorikoki hirugarren graduan dauden preso guztientzat emandako neurria da, nahiz eta ez diren aplikatzen ari kasu guztietan.

Naizen errepasatu dutenez, Frailek lehenik eta behin lortu zuen bigarren gradura pasatzea, irteera baimenak lortzea ondoren, hirugarren gradua eskuratzea ondoren (eta honekin batera Iruñera eramatea), eta azkenik, aske geratzea lortu du.

Fraileren antzeko egoeran, hiru laurdenak beteta edo 2020. urte honetan betetzeke, beste 73 euskal preso politiko daude. Horietatik 28 bakarrik daude bigarren graduan eta zortziri bakarrik eman dizkiete espetxetik irten eta sartzeko baimen arruntak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Estitxu Eizagirre
#4
Gorka Bereziartua
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
54 urteko espetxe eskaera sei pertsonarentzat presoen ongi etorriak antolatzea egotzita

Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Presoen Euskara Irakasleen Taldeak agur esan du

Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.


2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude