Gora Gasteiz!: "Ekimena sortu zen erakusteko Gasteiz beste zerbait zela eta beste zerbait izan zitekeela"

  • Ez da urrun Marotok etorkinen aurkako eta gizarte laguntzen inguruko esanekin Gasteizko giroa berotu zuen garaia. Orduan –2014ko azaroan– sortu zen Gora Gasteiz! herri ekimena.


2016ko urtarrilaren 29an - 13:27
Zuriñe Martinez de Antoñana. (Arg.: Dani Blanco)

Hain zuzen ere, egoera horren aurrean gizartea aktibatu eta herritar anitzen arteko elkarbizitza sustatzeko. “Sektore ezberdinetatik, kasu batzuetan antolatuagoetatik besteetan ez hainbeste, sortu zen, erakusteko Gasteiz beste zerbait zela eta beste zerbait izan zitekeela, badaukala hiriak tradizio bat etorkinen hiri bezala, bidegurutze bezala”, dio Iban Zaldua ekimeneko kideak.

2015eko apirilaren 18a hartu zuten gasteiztarrak aktibatzeko egun gisa eta Gora Gasteiz Eguna ospatu zuten. “Nahiko arrakastatsua izan zen eta lagundu zuen hirian egon zen giro aldaketarako. Uste dut orain hobeto arnasten dela Gasteizen gai horiei dagokionean, arazoak desagertu ez badira ere”.

Gora Gasteiz! ez zen sortu betirako ekimen gisa, eta egun hari buruzko dokumentala lantzen ari badira ere, dagoeneko taldea desagertuta dago: “Ez du jarraitzen bere horretan baina jarraitzen du espirituan beste mugimendu batzuetan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


Eguneraketa berriak daude