Eusko Jaurlaritzaren 2013. urterako aurrekontu proiektuak %10,8ko murrizketa aurreikusi du: 9.316,7 milioi euroko aurrekontua izango du, iaz baino 1.132 milioi euro gutxiago. Gizarte gastuetara 711,5 milioi euro gutxiago bideratuko dira, iaz baino %9,3 gutxiago.
Sailaren araberako gastuak, milioi eurotan (parentesi artean, 2012koak):
Osasuna: 3.263,2 (3.406,5). 2013rako aurrekontu osoaren %35.
Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura: 2.630,5 (2.925, 0). %28,2.
Enplegu eta gizarte politika: 796,0 (1.074,0). %8,5.
Ingurumen eta lurralde politika: 594,1 (739,6) %6,4.
Segurtasuna: 582,8 (653,9). %6,3.
Ekonomiaren garapen eta lehiakortasuna: 396,3 (531,4). %4,3.
Herri administrazio eta justizia: 212,9 (231,2). %2,3.
Lehendakaritza: 95,7 (151,0). %1.
Ogasun eta finantza: 93,7 (105,9). %1.
Besteak: 651,3 (630,5). %6,9
GUZTIRA: 9.316,7 (10.449,2)
Urkullu: "Ez dago alternatibarik"
Proiektua gauzatzea ez dela "samurra" izan adierazi du Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak, eta "beste alternatibarik" ez zegoela gaineratu du. "Daukaguna gastatuko dugu", esan du. Murrizketak "beharrezkoak eta saihestezinak" direla dio, eta lehentasunezko arloak "osasuna, hezkuntza eta gizarte babesa" direla berretsi du.
Era berean, adierazi du "bere esku dagoen guztia" egingo duela aurrekoantuak Legebiltzarrean onartuak izan daitezen. Ostegunean erregistratuko dituzte eta, oraingoz bederen, ez dute aurrera ateratzeko nahikoa babesik. Aurrekontuen inguruko azken eztabaida maiatzaren 10ean egingo da, alderdiek aurkeztuko dituzten osoko zuzenketak landu ostean.
Jaurlaritzak aurrekontuaren %73,9 gizarte politikan jarriko duela azpimarratu nahi izan du Urkulluk. Ivan Santamaria Berriako kazetariak zehaztu duen moduan, pisu eraltiboan iaz baino apur bat gehiago izango da, baina horrek ez du esan nahi gizarte gastuan murrizketarik ez dagoenik, eta "adierazgarria" da: "711,5 milioi gutxiago bideratuko dira atal horietara, 2012. urteko aurrekontuarekin alderatuz. Murrizketa %9,3 da, aurrekontu orokorrak duen jaitsieratik oso gertu".
EH Bildu: "Aurrekontu murriztaile hauekin ez da ekonomia berpiztuko"
EH Bilduren iritziz, "Jaurlaritzak aurkeztutako aurrekontuak ez dira herri honek behar eta merezi dituenak".
"Herri honek bizi duen larrialdi egoerari erantzun egokia emango zioten aurrekontuen beharra aldarrikatu dugu, baina EAJk ez dio errealitate horri heldu", dio koalizioak. "Aurrekontu murriztaileak egin ditu, ekonomia berpizteko balio izango ez dutenak, Madriletik datozen inposaketak erreferentzitzat hartzen dituztelako".
"Zenbakien errealitatea mozorrotzen saiatzea" egotzi dio EH Bilduk Urkulluri, "aurrekontuak sozialak direla ziurtatzeagatik". Errealitatea "oso bestelakoa" dela uste du koalizioak, "gizarte inbertsioak finantzatzera bideratzen den aurrekontua nabarmen jaitsi delako eta gastu soziala delako, hain zuzen ere, murrizketak gehien pairatu dituen atala".
PPk "borondate ona" agertu du
Aurrekontuei dagokienez "borondate ona" azaldu dute polularrek. Miriam Vázquez kazetariak Deian idatzi duenez, ez dira beste alderdi batzuk bezain "beligerante" agertu. Arantza Quiroga legebiltzarkideak "marra gorri" batzuk zehaztu ditu, baina ez lirateke arazo izan behar jeltzaleentzat, kazetariak dioenez. Aurrekontuak krisiari aurre egin eta gehien behar dutenei laguntzeko balio beharko luketela esan du Quirogak, eta ez "proiektu subiranistak sustatzeko".
"Gasteizko Udalean eta Bizkaiko Diputazioan PP eta EAJ akordio batera heldu izanak, Legebiltzarrean ere popularrek aurrekontuen alde bozkatu edo abstentzioaren hautua egin dezaketela pentsatzera garamatza", dio Vázquezek.
PSEk "kromo trukea" kritikatu du
PSE-EEk, jeltzaleekin EiTBri edo Bake Ponentziari buruzko akordioak itxi dituen alderdiak, "kromo trukea" kritikatu du, Gasteizko inbertsioei erreferentzia eginez. "Urkullu jaunak PPri ordaindu dion peaje politikoa da, popularrek aurrekontuak onar ditzaten", esan du Jose Antonio Pastorrek Herri Irratian. Sozialistak ere "konbentzitu ditzan" eskatu dio Urkulluri.
Dena den, balorazio sakonagoa aurrekontuen xehetasunak ezagutu ostean egingo dutela esan du PSE-EEk. Bihar jakingo dira xehetasunak.
"Eskubide sozial duinen" aldeko manifestazioa Bilbon
ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, Hiru eta CNT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek deituta, murrizketen aurkako elkarretaratzea egin zuten ehundaka lagunek atzo Legebiltzar aurrean. Euskal Herrian lan eta eskubide sozial duinak lelopean larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten bertaratutakoek.
Arantza Quirogaren lekua Alfonso Alonso gasteiztarrak beteko du. Quirogak joan den astean aurkeztu zuen mozioa atzera botatzera behartu eta honek dimititu ostean etorri da aldaketa. Alderdiko lurralde presidenteek eta Gasteizko Legebiltzarreko ordezkariek hautatu dute... [+]
Arantza Quiroga EAEko PPko buruak dimisioa aurkeztu du asteazken goizean. Urriaren 6an Askatasun eta Bizikidetza Lan Taldea sortzeko proposamena eraman zuen Legebiltzarrera, baina egun bat geroago atzera egin zuen, Madrilgo Genova kaleko PPren egoitzatik eta Terrorismoaren... [+]
Aste nahasia bizi dute PPn eta asteazkenean baino ez gaude. Alderdia uztea erabaki duten beteranoak, jendaurrean alderdia gogor kritikatzen duten buruzagi ohiak, isiltasun esanguratsuak… Espainiako eskuina kriki-kraka dabil Euskal Herriko eta Kataluniako egoerei nola... [+]
Manifestazioek ez dute espetxe politikarik aldatzen Jorge Fernandez Díaz Espainiako Barne ministroaren esanetan, baina PPn mugimenduak ekartzen dituzte. Asteazkenean Arantza Quiroga EAEko popularren burua eta Mariano Rajoy Espainiako presidentea bildu dira eta erabaki... [+]
Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.
Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.
Elkarrizketa: Sustrai Colina
Irentsi duzu Legebiltzarreko lehendakaritzarako zure partez Arantza Quiroga izendatu izana?
Aukera aniztasuna sanoa izateaz gain, arraroa litzateke maila horretako postu baterako izen bakarra egotea mahai gainean.
Adierazpen instituzional bateraturik lortu ez izanaren ondorioa ikusi da gaurko Memoriaren Egunean. Erakunde bakoitzak bere aldetik ospatu du eguna, biktimen inguruan sortu den eztabaidak bultzatuta.
Argiluz giza eskubideen aldeko elkarteak atzo argitaratu zuen "Indarkeria politikoaren ondorioz izandako bizitzeko eta osotasun fisiko eta psikikorako eskubideen urraketen mapa (osatugabea)" txostena. Bertan hainbat taldek eta segurtasun indarrek egindako eskubide... [+]