Ez da batere erraza hainbeste indar duen sistemari aurre egitea, eta are gutxiago, denboraren poderioz garatzen dituen sustrai beltz eta ilunei sega sartzea. Dena dela, eta ahal dugun denbora eta neurrian, bide horretatik urratsak eman beharrean gaude. Horretarako ezinbestekoa da norekin eta nola indarrak gehitu alde batetik, baina baita ere sistemaren sustraiei izerdia kenduz, bestetik.
Nik gaur, hemendik jotzeko asmoa agertu nahi nuke. Estatuek betidanik erabiltzen bai dute bere hizkuntza tresna bezala. Horrela inposatzen dute eskola, hezkuntza eta bere inguruak, beraz tresna gisa, hizkuntza, menderatze sistema guztien eraikuntzarako, beti izan dute beharrezkoa.
Hori horrela izanik, ondoko helburua argia da; hizkuntza desberdinak desagerraraztea, nahiz bizi dugun demokrazia irrigarri honek beti uka.
Laburbilduz, hizkuntza beti izan da, eta izango da, koloniaren zutabe. Arlo honetan, zoritxarrez, Lakuan EAJ bakarrik egon ala ez, eta batez ere hizkuntzarekin harreman zuzena duten sail guztiak, “gehienetan” urrats txepel bezain ahulak ematen ari dira.
Dena dela, egiten ari direnak –esandakoak aparte- ez dira hain berriak, badituzte aurrekariak. Agian norbaitzuk ez dute pozez hartuko, baina gaur mahai gainean jartzen diren erabakiak, eta bihar lege izango direnak ikusiz, espainiarrarentzat, hain miresgarriak diren Isabel eta Fernando, “Errege-Erregina katolikoak”, Espainiako Estatuaren demokraziaren gobernu guztien aitzindari eta “maisu” bilakatzen ari dira. Zoritxarrez, Gasteizen ere ba da horrelako zerbait.
“Errege-Erregina Katolikoak”, Euskal Herria, baita Galizia konkistatu zituzten garaian erabilitako metodologia berbera dute eredu, gaur ere
“Errege-Erregina Katolikoak”, Euskal Herria, baita Galizia konkistatu zituzten garaian erabilitako metodologia berbera dute eredu, gaur ere.Orduan herri bat konkistatzen zutenean, lehen begiratu beharrekoa zen, ea konkistatzailearen hizkuntza berdinekoak ziren ala ez. “Errege-Erregina Katolikoak” egindakoaren arabera, desberdinekoa baldin bada, hauek hartu beharreko neurri batzuk; disidenteak desterratu eta espetxeratu. Pilaka kanpora bidali behar dira eta alderantziz, kanpotar jende ahalik eta gehien eraman bertara bizitzera. Hau da, inbaditu, kolonizatu egin behar da. Jakina, gainera noblezia eta buruzagiak neutralizatu, eta kanpokoak ezarriz, noski.
Hau da, besteak beste, “Errege-Erregina katolikoak” Euskal Herrian et Galizian erabilitako metodologia, indarrez konkistatutako lurraldeak kolonizatzeko. Poliki, poliki, lerro hauetan agertzen ari direnak baino hurbilagoko denborak, ezagutzak eta baita esperientziak ere sumatzen dira. Ez baitaude hain urrun Franco diktadorearen menpe, bizi eta ezagututakoak.
Galiziar txiki bezain gaiztoak, ongi ezagutzen zituen bera jaiotako lurraldean Isabel eta Fernando famatuek egindako sarraskiak. Beraz, ez da batere harritzekoa, helburu berberak izanik, gauza bera egin izana. Beranduago, eta galiziar “maisua” omenduz, Afrikako iparraldean, Hasan II ak Saharan indarrez inposatutako kolonizazio berbera.
Ez du ezertarako balio egiari bizkar emateak, Aspaldidanik dakigu indarrez eraikitako estatuak, berez sortzen dituen disidentziari, “separatista” edota “terrorista” deitzen duten tendentzia oso hedatua dagoela. Ez da berria, garai bateko Sobietar Batasunean, Ukrainiarekin hasi eta beste hainbat errepublika indar zentralisten eragina ongi ikasita daude. Zenbat urte dira ba Sizilia banatu zenetik?
Frantzian, Espainian, Ipar Irlandan, Eskozian , Belgikan, Kanadan eta beste lurralde gehiagotan, gatazka sozialek, dimentsio etnikoa dute. Hainbat “probintzia” eta “Autonomia” nazio agertzen dira, eta neurri batean edo bestean, estatu nazional bat bereganatu nahi dute. Beraz, ez dago luze begiratu beharrik, gaur egungo mugak menperatzaile diren klaseen interesei dagozkiela eta ez herrikoi diren nahiei. Horregatik, potentzia handiek harrokeriaz aldarrikatzen duten batasun horrek, nazio eta herri txikiagoaren zapalkuntza adierazten du.
Ez da harritzekoa beraz, beti egia estali nahi izatea, eta horregatik, PSOEk, –Lakuan egon ala ez– betiko mezu berbera erabiltzea: sentiberatasun asko dituen gizarte “berria” eraiki beharrean gaude
Eta nola ez, honek begi bistan -edo gordeta- dakarren bortxa errepresiboaren erabilera. Ez da harritzekoa beraz, beti egia estali nahi izatea, eta horregatik, PSOEk, –Lakuan egon ala ez– betiko mezu berbera erabiltzea: sentiberatasun asko dituen gizarte “berria” eraiki beharrean gaude. Bere inguruetatik ez dator besterik, berdintasunean bizitzen ikasi beharra dago, aipatzen dute behin eta berriro. Tarteka ere entzuten dira “euskaldun pasiboaren” izaera aldarrikatu eta bermatzen dituzten hitzak. Baina euskaldunari –euskara duenari- “gaztelau pasiboa” izateko aldarria eta bermea ez dizut oraindik entzun Mendia andrea.
Beraz, berdintasun nahiko berezia saltzen ari zarete. Beste zerbait asmatu ezean,-eta ez dut espero- hori bortxaren beste aurpegia besterik ez da, beste bat. Nahiz PSOEko buruzagiak, zeuen sistema politikoa eredugarria balitz bezala defendatzen duzuen, egia oso bestelakoa da. Espaiiniako Estatuaren Autonomiak, indarrezko konkista eta kolonizazioa ezkutatzen duten zatiketa abstraktua besterik ez da. Edo ez? Indarrez lortutakoa kudeatzen duen sistema demokrazia ote ba?
Ez zarete denak berdinak, hainbeste badakit, eta ongi jakin ere, baina ez al dizue lotsarik ematen hain demokrazia ustelaren eredu izateak? Ba al dakizue, hemen, kolonia honetan, disidenteak nagusi garela? Mendia andrea, ezagutzen al duzu planeta honetan, beste lurralderik, bertakoak diren herritarrei, euren hizkuntza ez jakiteko eskubidea bermatzen duenik?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]