Gerraren aurkako mobilizazio feministak egingo dira gaur hiriburuetan

  • Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko eguna da maiatzaren 24a, eta egun honen aitzakian ostegunean mobilizazioak deitu ditu hiriburuetan Mugimendu Feministak.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 24a
Emakumeak Bilboko Portuan (Santurtzi) kateatuta, arma esportazioaren kontra egindako ekintza feminista (J. Marcos)

Jendarte justuago eta feministagoaren aldeko borrokan gerrari erreparatzea ezinbestekoa dela deritzo Mugimendu Feministak, baita gatazken erresoluzio prozesuetan emakumeek betetzen duten funtsezko papera aintzakotzat hartzea ere. Hori horrela, Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko egunaren bueltan ekintzak antolatu dituzte, tartean osteguneko elkarretaratzeak.

“Hego Euskal Herrian armagintza enpresa asko ditugu, baina baita hauen aurkako borroka historiko bat ere, ikuspegi feminista, antimilitarista eta antikoloniala duena. Beraz, borrokan jarraitzeko unea da, beltzez eta morez jantzi, eta atera kalera gerrari planto egitera!”, jendarteari dei egin diote mobilizazioetan parte hartzera. Ohar bezala, beltzez eta morez jantzita joatea iradoki dute.

Elkarretaratzeen tokiak eta orduak ondokoak dira: Bilbon, 19:00etan, Biribila plazan; Bermeon, 19:30ean, Harrizko Harrian; Gasteizen, 20:30ean, Andra Mari Zurian; Iruñean, 20:00etan, Gaztelu plazan; eta Donostian, 18:30ean, Bulebarrean.

Bestalde, larunbatean, maiatzak 26, “Armagintzari planto!” lemapean manifestazio feminista antimilitarista deitu dute. Getxon egingo da manifestaldia, eta 12:00etan abiatuko da Areetatik.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Antimilitarismoa  |  Feminismoa

Antimilitarismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Ez kuartel zaharra, ezta berririk ere

Donostiako Loiola auzoan, Urumeako eskuin ibarreko lurrek 92 urte daramatzate gizon armatuek okupatuta. 1936ko estatu kolpean Gipuzkoan faxistek izan zuten egoitza eta gune ia bakarra dira “Loiolako Kuartelak”. Donostiako Udalak etxebizitzak eraikitzeko eskuratu nahi ditu lur horiek, baina militar espainiarrentzat beste lur batzuk emanez Zubietan.


2018-11-19 | Ahotsa.info
Ariketa militarrak salatu eta Bardeako Tiro Eremua desegiteko aldarrikatu dute Tuteran
MULTIMEDIA - erreportajea

300 lagunek hartu dute parte Tuteran izandako manifestazioan. Bardeak Libre 2018 ekimenak antolatutako martxaren helburua azken asteetan Bardeetan izandako ariketa militarrak salatzea izan da. Horrekin batera, Tiro Eremuaren desegitea aldarrikatu dute.

Ikusi jatorrizkoa Ahotsaren webgunean.

Argazkia: Ekinklik.


2018-09-23 | Juan Mari Arregi
Eraldatu dezagun industria militarra

Gerra batean –deklaratuta egon edo ez–, haurren sarraski bat gertatzen denean eta arma, lehergailu nahiz munizioaren jatorria Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan dagoela jakiten denean, jende guztia antimilitarista bihurtzen da eta politikariek adierazpenak egiten dituzte gerra hori kondenatzen. Badaude boikota eta armak ez saltzea eskatzen dutenak; aireportu eta itsas portuetan horiek esportatzea eragozteko mugimenduak ere sortzen dira, Saudi Arabiara eramaten dituzten armekin... [+]


Manifestazioak Bruselan NATOren goi-bilkuraren kontra

Goi-bilera ostegunean bukatuko da eta 3.500 polizia eta 900 militarrek babestuko dute. Hiriaren erdialdea saihesteko esan dute goi funtzionarioen joan-etorriak errazteko.


2018-05-28 | Hiruka .eus
Gerra, Uribe Kostatik mundura

Yemengo eta beste lekuetako gerrak Uribe Kostan hasten direla salatu du Euskal Herriko mugimendu feministak, Areetako Sener enpresan.


2018-05-11 | Amaia Lekunberri
Gerraren kontrako mobilizazioak antolatuko ditu mugimendu feministak

Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko eguna dela eta, maiatzaren 24tik 26ra bitartean ekimen eta mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi du Euskal Herriko Mugimendu Feministak.


2018-05-08 | Amaia Lekunberri
Mobilizazioak deitu ditu 'Bardenas Libres 2018' plataformak Armadaren maniobren kontra

Espainiako Armadak benetako armekin maniobrak egingo ditu Bardeetan maiatzaren 7tik 11ra bitartean, bigarren aldiz aurten. Horren aurrean, mobilizazioak deitu dituzte.


"Amets erradikal bat dut"

Washington (AEB), 1963ko abuztuaren 28a. Martin Luther Kingek Amets bat dut hitzaldi ezaguna bota zuen. Hitzaldi horretan oinarritzen da edo, hobe esanda, hitzaldi horretara mugatzen dute gehienek hark utzitako ondarea.


Europar Batasunaren aurrekontuetan nola nagusitu den armagintza

Telebistetako tertulietatik eta ostatuetako eztabaidetatik urrun, administrazio publikoen erabaki garrantzizkoenak urteroko aurrekontuetan ezkutatzen dira. Europar Batasunak berrikitan onartu duenak gordeta darama herritarren etorkizuna sakon markatuko duen aldaketa: milaka milioi euroko diru-laguntzak emango dizkie Europak armagintzako industriei, batik bat drone, robot eta bestelako arma automatizatuak ekoiztu eta munduan zabal ditzaten.


2018-04-05 | Uriola.eus
Siria, Yemen edo Turkiako gerrak "hemen hasten direla" salatuko dute bizikleta martxa antimilitarista batekin

Talde ekologistek eta antimilitaristek bizikleta martxa egingo dute larunbatean Bilbon gero eta handiagoa den gastu militarra eta, Siriakoa bezalako gerretan, erakundeek duten inplikazioa salatzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude