NATOk dio "arma nuklearren eta kimikoen kontrako defentsak" aktibatuko dituela

Zuzeneko jarraipena
  • Bihar ezohiko bilera egingo dute NATOko herrialdeek Bruselasen (Belgika), eta NATOko Idazkari Nagusiak, Jens Stotelenbergek, espero du aliantzako herrialde guztiak Ukrainari laguntza gehiago bidatzearekin ados egotea.

    Horrez gain, Stotelenbergek Errusiari ohartarazi dio arma kimikoen erabilerak "gatazkaren oinarriak aldatuko" lituzkeela, eta gehitu du emaitza larriagoak izango lituzkeela.

    Bestalde, Al Jazeerak dioenaren arabera, Alemaniak Strela misil gehiago bidali dituela Ukrainara. "Egoera honetan, arma gehien bidaltzen ari garenak gara; ez gaude harro, baina Ukrainari laguntzeko egin behar duguna da", adierazi du Annalena Baerbock Alemaniako Kanpo Harremanetarako Ministroak.

NATOk dio "arma nuklearren eta kimikoen kontrako defentsak" aktibatuko dituela

Bruselan egindako gailurrean, NATOko arduradunek oharra kaleratu dute, bertan adostutako puntuak aipatuz. NATOk arma nuklear eta kimikoetatik babesteko neurriak hartuko dituela adierazi du, Moskuk Ukrainako gerran halako armak erabiltzeko egindako "mehatxuen" ondoren, aliantza armatuaren esanetan, beti ere.

Hala, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak gailurrean azaldu duenez defentsa "kimiko, erradiologiko, nuklearrak" aktibatzeko agindua eman diote NATOren agindupean dauden gudarosteak gidatzen dituen militar buruari eta Ukrainari ere halako defentsak edukitzeko materiala emango diote.

"Errusiaren partetik arma kimiko edo biologikoen edozein erabilera, onartezina litzateke eta ondorio larriak izango lituzke", azaldu du oharrean erakunde militarrak.

Bresteko Ukrainako Kontsulatua itxi du Bielorrusiak

Bielorrusiak Ukrainako Kontsulatua itxi du Brest hirian, eta Ukrainaren ordezkaritza diplomatikoa Minskeko enbaxadako bost diplomatikoetara murriztu du Bielorrusiak. Gainontzeko hamabi diplomatikoek 72 ordu baino gutxiagoetan utzi beharko dute herrialdea. Bielorrusiako BELTA informazio agentziak eman du informazioa.

Jens Stotelenberg NATOko Idazkari Nagusiak Bielorrusiari egotzi dio Errusiaren konplize izatea Ukrainako inbasioan, eta gatazkan guztiz murgilduta dagoela gehitu du.

Europa ekialdeko herrialdeetan presentzia militarra handituko du NATOk

NATOren Bozeramaile Nagusiak, Oana Lungescuk, adierazi du Europa ekialdeko herrialdeetan presentzia militarra handituko dutela. Erabaki honen ostean, NATOren zuzeneko agindupean 40.000 tropa daude ekialdeko herrietan, hau da: Lituania, Letonia, Estonia, Polonia, Eslovakia, Hungaria, Errumania eta Bulgarian. Bestalde, 130 ehiza-hegazkin daude etengabeko alertan, eta 140 gerraontzi itsasoan. Bestalde, eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan aire zaintza eta patruila egingo dute.

Polonia da aliatu tropa gehien dauden herrialdea, 10.500; hurrengoa Lituania da, 4.000rekin, eta Errumanian 3.300 egongo dira. Eslovakiak 2.100 jasoko ditu, 2.000 Estoniak eta 1.700 Letoniak. Bulgaria (900) eta Hungaria (700) izango dira tropa aliatu gutxien egongo diren herrialdeak.

Europara bidalitako gasaren ordainketak errublotan egitea erabaki du Errusiak

Vladimir Putinek, Errusiako presidentean, prentsaurrekoan adierazi du Europara bidalitako gasaren ordainketak errublo errusiarrekin egingo dituztela hemendik aurrera. Erabaki hau hainbat herrialdek Errusiaren aurka hartutako "neurri ez-legitimoei" aurre egiteko hartu du Putinen administrazioak: "Ez du zentzurik Europar Batasunera eta AEBetara gure produktuak bidaltzea eta euro eta dolarretan kobratzea".

Hala ere, Putinek adierazi du "herrialde ez-lagunkoiei" gasa bidaltzen jarraituko dutela, indareran dauden kontratuek adierazitako bolumen, prezio eta oinarrien arabera; aldaketa bakarra, beraz, salerosketen moneta izango da.

NATOk arma gehiago bidaliko ditu Ukrainara

Bihar ezohiko bilera egingo dute NATOko herrialdeek Bruselasen (Belgika), eta NATOko Idazkari Nagusiak, Jens Stotelenbergek, espero du aliantzako herrialde guztiak Ukrainari laguntza gehiago bidatzearekin ados egotea.

Horrez gain, Stotelenbergek Errusiari ohartarazi dio arma kimikoen erabilerak "gatazkaren oinarriak aldatuko" lituzkeela, eta gehitu du emaitza larriagoak izango lituzkeela.

Bestalde, Al Jazeerak dioenaren arabera, Alemaniak Strela misil gehiago bidali dituela Ukrainara. "Egoera honetan, arma gehien bidaltzen ari garenak gara; ez gaude harro, baina Ukrainari laguntzeko egin behar duguna da", adierazi du Annalena Baerbock Alemaniako Kanpo Harremanetarako Ministroak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude