Jarraitu bihar Gernikako bonbardaketa Twitter bidez

  • Fikziozko hainbat lagunek duela 75 urte Gernikan bizitakoa kontatuko dute twitter bidez. Besteak beste, Emilio Mola jenerala, Jose Antonio Agirre lehendakaria, Mateo Malaxetxebarri 10 urteko Kortezubiko umea, Alberto Onaindia apaiz abertzalea, Wolfram Von Richthof Condor Legioko Estatu Nagusiko burua eta Andone Bideguren 9 urteko haurraren pertsonaiak aukeratu dituzte bonbardaketaren zuzeneko kontakizuna egiteko.


2012ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Gernikako bonbardaketaren osteko irudia

Eitb.com atariak Gernikako Bakearen Museoarekin eta Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentruarekin elkarlanean, Gernikako gertaerak bilduko ditu iraganeko pertsonaien bizipenetatik abiatuta.

Orotara Gernikako bonbardaketarekin lotura zuzena izan zuten hamar pertsona aukeratu dituzte eta hauek, egungo baliabideetara moldatuta, goizeko lehen orduetatik arratsaldeko azken orduetara arte, azoka egun hartan gertatutakoaren berri emango dute. Modu horretan, bonbardaketa gaur egun gertatuko balitz nola kontatuko genukeen irudikatu gura dute esperimentu honen bitartez.

Dagoeneko kontaketaren berri emango duten pertsonaiak bere burua aurkezten ari dira.

Twitterreko jarraipenez gain, eitb.com atarian Gernikan duela 75 gertatutakoa azaltzen duten bideoak, infografiak, argitaratu gabeko argazkiak, dokumentalak eta elkarrizketak eskegi dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


Apunte batzuk atarikoan

Autonomia erkidegoa eratu zenetik, datorren apirilaren 21ekoak hamahirugarren hauteskundeak izango ditu Eusko Legebiltzarrak. Behin baino ez du gobernua osatu EAJ ez beste alderdi batek; orduko hartan, 2009an, ezker abertzaleari aurkeztea galarazi zitzaiola baliatuta, PSE-EEk... [+]


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzietan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Eguneraketa berriak daude